Boiseko eta Bilboko Merkataritza Ganberen arteko akordioa Bizkaiko Aldundiak joan den astean Idahora egin duen enpresa-misioan egituratu da. Foru erakundeko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua buru izan duen bidaian Bizkaiko hamar enpresak hartu du parte eta 70 bat bilera egin dira sektore energetikoko, automozioko eta elikaduren industriako Idahoko enpresa nagusienetako batzuekin.
Bilbo, Bizkaia, Idahoko enpresa-ordezkaritza batek Bizkaia bisitatuko du datorren urtean, bi lurraldeen arteko merkataritza-harremanak indartzen jarraitzeko. Hori da Boiseko eta Bilboko merkataritza ganberek bizkaitar enpresek maiatzaren 8tik 11ra Estatu Batuetara egin duten bidaian adostu dutena. Bidaia honen burua Bizkaiko Aldundia izan da, Bilboko Merkataritza Ganberak koordinatuta egon da eta Bizkaiko hamar enpresa izan dira parte hartu dutenak.
Euskal enpresa-misioak interesa eragin du eta hori enpresa bizkaitarrek automozioa, energia eta elikaduren industria bezalako sektore estrategikoetako Idahoko enpresa erreferente batzuekin egin dituzten 70 bileretan islatu da. Bidaia iazko udan, Boiseko Jaialdi garaian, Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Idahoko Merkataritza Sailak merkataritza-erlazioak sendotzeko harpidetu zuten akordioaren barruan sartzen da eta interes erkideak bilatzeko eta berrikuntzaren arloko esperientziak partekatzeko balio izan du.
Honela islatu dute Boiseko komunikabideek Bizkaiko ordezkaritzaren bisita
Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko diputatua erabat pozik azaldu da enpresa-misioak izan duen garapenarekin: "hala enpresa bizkaitarrek nola bileretan gure kideak izan diren Idahoko enpresek lankidetza-aukerak eta interes erkideak daudela antzeman dute. Hori nabarmena izan da eta horregatik Boiseko Merkataritza Ganberak datorren urtean bisita itzuliko digutela erabaki du, Bizkaiarekiko eta enpresen arteko harremana eraikitzen jarraitu nahi dutelako".
Foru diputatuak azpimarratu du Estatu Batuetara egin den bidaia euskal enpresek Idahora egin duten berariazko lehen merkataritza-misioa izan dela. Ildo horretatik, Pradalesek Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia munduarekin konektatzeko duen estrategia azpimarratu du: "Kanpoan gure enpresentzako aukerak bilatzen jarraituko dugu, Bizkaia atzerriko inbertsioetarako leku erakargarria bihurtzeko lanean jarraituko dugu".