euskal diaspora eta kultura
2013/03/04
PUBLIZITATEA
Mexiko DF, Mexiko. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Merkataritza Ganberak gaur aurkeztuko dute Mexikoko hotel batean Bizkaiko 94 enpresak herrialde honetara egin duten bidaiaren agenda. Aurkezpen honekin abiatuko dira bost eguneko enpresa misioaren ekitaldiak. Mexikon negozio aukerak aztertu nahi dituzten enpresei harremanak eta kontaktuak ahalbideratzea da bidaiaren helburua.
Aurkezpen prentsaurrekoa Mexiko Hiriko Presidente Intercontinental hotelean gauzatuko dute. Euskal ordezkaritzaren buru, bertan izango dira Imanol Pradales, Bizkaiko Ekonomi Sustapenerako foru diputatua; Mikel Arieta-Araunabeña, Bilboko Merkataritza Ganbararen zuzendaria eta ProMéxico elkarteko Europa, Africa eta Ekialde Ertaineko koordinatzaile Alejandro Hinojos.
Mexiko, Latinoamerikako bigarren merkatua
Bizkaiko Foru Aldundiak eman dituen datuen arabera, Amerika kontinentearen barruan Mexiko atzerriko inbertsioak egiteko gune nagusietakoa da oro har eta, bereziki, euskaldunontzat. Herrialde horretara egiten diren euskal esportazioak eta Bizkaikoak duela hiru urtekoen halako bikoak dira eta horren arrazoia ekonomia mexikarraren dinamismoa da. Aldundiak jakinarazi duenez, Bizkaiak Mexikora egiten dituen esportazioak, gutxi gorabehera, euskal esportazioen % 20 dira, 2012. urteko datuen arabera.
Esportazio horiek askotarikoak dira, baina zenbatekorik altuenak dituzten partidak produktu siderurgikoak, automobilen osagaiak (Mexikon sektoreko euskal enpresen presentzia dagoelako) eta makineria industriala.
Inbertsioei dagokienez, Mexikok oso toki garrantzitsua du euskal enpresentzako. Bilboko Merkataritza Ganberak Mexikon presentzia duten 80 euskal enpresa baino gehiago ditu identifikatuta, nahiz eta jakin kopuru hori nabarmen dela altuagoa, eta urterik urtera era adierazgarrian ari dela hazten.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus