euskal diaspora eta kultura
2011/07/11
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Bizkaiko Foru Liburutegiak euskal Diasporari buruzko erakusketa aurkeztu zuen iragan ekainaren 27an. Erakusketaren izenburua "Munduko koloreak. Euskal Diaspora: Mexiko, Argentina, Uruguai, Txile" da eta Foru Liburutegiko teknikariek osatu dute, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal etxeen dokumentazioa oinarri hartuta.
Erakusketa euskal Diasporari buruzko azalpen historiko laburrarekin hasten da. Lau etapatan sailkatzen du: Latinamerikaren kolonizazio espainiarra, guda karlistak, espainiar guda zibila eta erbesteratzea eta, azkenik, gaur egungo profesional gazteen emigrazio tenporala.
Izenburuak dioen bezala, lau herrialde dira erakusketako protagonista. Lehena, Argentina; Laurak Bat elkarteko aintzindariarekin hasi eta gaur egungo euskal etxeetaraino. Erakusketak Buenos Aires, Mar del Plata, Bahia Blanca eta Rosarioko euskal gizataldeen historia ere jorratzen du. Txilen Santiago eta Valparaisoko euskal elkarteez gain, Winnipeg untzian bertara heldu ziren emigranteen bidaia ere jasotzen du erakusketak. Mexikon DFko Euskal Etxea aipatzen du eta Uruguairi dagokionez, Montevideoko euskal gizataldea du hizpide.
"Munduko koloreak" erakusketa irailaren 15a arte izango da ikusgai, Bizkaiko Foru Liburutegiaren hirugarren solairuan (Diputazio kalea, 7). Sarrera doan da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus