euskal diaspora eta kultura
2013/03/12
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Imanol Pradales Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak Mexikora eginiko bidaiaren balioespen arras baikorra egin du eta oso arrakastatsutzat jo du. Enpresa-misio honetan Bizkaiko Foru Aldundiak hiru lankidetza-akordio garrantzitsu sinatu ditu Mexikoko beste hainbeste erakunderekin: Mexiko eta Queretaro Estatuekin eta Mexikoko Ekonomia Ministerioarekin. Azken honekin sinatu akordioaren bidez, bi erakundeek konpromisoa hartu dute, Mexikon proiektu estrategikoak aurrera eramatea ahalbidetzen duten ekintzak garatzeko, batez ere honako sektoreetan: automobilgintza, biozientziak, bioteknologia, IKTak, turismoa eta elikagaigintza.
Horrez gain, bidaian zehar bizkaitar ordezkaritzako 94 enpresek mexikar erakunde eta enpresekin 500 bat bilera egiteko aukera izan zuten, eta horien bidez negozio bideak irekitzeko aukerak jorratu zituzten. Era berean, dagoeneko Mexikon kokatuta dauden zenbait enpresen egoitzak bisitatzeko baliatu zuten egonaldia Bizkaiko enpresariek, euren esperientzia ezagutzeko asmoz.
Topaketa Euskal Etxean
[Lourdes Arrechea Mexikoko Euskal Etxeko presidenteak egin zion harrera Bizkaiko ordezkaritzari (argazkia MexikoEE)]
Bestalde, Bizkaiko ordezkaritzak Mexikoko euskal komunitatearekin ere biltzeko aukera izan zuen, Euskal Etxean egin zen afari jendetsu bat medio. Misioaren baitan Mexikora bidaia egin zuten bizkaitar sukaldariek euskal jaki dastaketa prestatu zuten afarirako.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus