euskal diaspora eta kultura
2008/07/14
PUBLIZITATEA
Ea, Bizkaia. Euskal poeta eta musikarien bilgune bihurtuko da hilaren 19 eta 20an Ea, bizkaitar kostaldeko herri honetako Poesia Egunak jardunaldietan. Gabriel Arestiren omenezko saio hauek poesiaren inguruan eztabaidatu eta gozatzeko asmoarekin jaio ziren eta bertan arituko dira, besteak beste, Koldo Eizagirre, Itxaro Borda, Beñat Sarasola, Iñigo Aranbarri eta Eider Rodriguez.
Aurtengo gaien artean aipatzekoak dira Koldo Eizagirrek eskainiko duen 'Emakumeak trena hartu zuenekoa' hitzaldia eta 'Zer da poesia extra?' izeneko mahaingurua. Poesia extra zer den jakin nahi duenak, noski, Eara etorri beharko du. Bertaratzen direnek Salvador Puig Antich anarkistaren omenezko 'Harresi ostean pareta' filma ikusi ahal izango dute ere eta Zinar Ala musikari kurduak eskainiko duen kontzertuaz gozatu. Poesia errezitaldiek jardunaldiak borobilduko dituzte. Hona hemen egitarau osoa:
Egitaraua
19, LARUNBATA
- 10:30etan:
Hitzaldia Udal Aretoan. 'Emakumeak trena hartu zuenekoa'.
Hizlaria: Koldo
Eizagirre.
Ondoren,
ibilaldia ibai ondotik burdinola eta paper-fabrikarantz. Musika lagun,
Arestiren poemak.
- 15:00etan: Bazkaria Bedaronan.
- 16:30etan:
Bazkalosteko tertulia. 'Poesia extra zer den'.
Parte
hartzaileak: Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola eta Castillo
Suarez.
Gidaria: Miren Ibarluzea.
- 20:30etan: Beletxen, Arestiren oroitarrian. 'Erretratuak', Asier Serranoren musika eta poemak.
- 22:00etan: Eako
moilan filma. 'Harresi ostean pareta'. Salvador Puig Antichen oroiz.
Poesiazko ilara.
Irakurleak: Jon Arano, Aintzane Galardi, Oier Guillan, Karmele Igartua, Fertxu
Izquierdo, Ibai Iztueta, Xabier Montoia, Jose Luis Otamendi, Beñat Sarasola,
Castillo Suarez, Ainhoa Unanue.
Musika: Jon Piris eta Mikel Romero.
Ondoren, Zinar
Ala musikari kurduaren emanaldia.
20, IGANDEA
- 10:30etan:
Mahai-ingurua Udal Aretoan. 'Idazlearen ahotsa norentzat, zertarako?'
Parte
hartzaileak: Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez eta Eider Rodriguez.
Gidaria: Xabier
Mendiguren.
- 13:00etan:
Poesia-irakurraldia eta musika Talan.
Itxaro Borda: 'Ogella line'.
Musikariak:
Esther Gabiola eta Uritze Laka.
- 15:00etan: Bazkaria Natxituko bolatokian.
- 17:00etan: Musika eta testuak Ermintxo hotelean. Bihotz Bakartien Klubaren eskutik 'Katamalo'.
Lotura
interesgarriak
Jaialdiaren webgunea
www.poesiaegunak.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus