Bizkaia:Talent elkartea Londresen izango da aste hometan, Naturejobs Career Expo izeneko lan-azokan parte hartzeko. Azoka honetan erakundea goi-mailako kualifikaziodun langile bila ari diren euskal elkarteen ordezkari ariko da. Aldi berean, Bizkaia:Talent-ek Londres inguruan bizi diren euskal profesionalekin bilera egingo du, irailaren 18an.
Londres, Ingalaterra. Datorren ostiralean, irailaren 18an, Bizkaia:Talent elkartea Londresko Business Design Centre gunean egongo da, bosgarren urtez Naturejobs Career lan-azokan parte hartzeko. Bertan dagoela probesturik, erakundeak Londresen bizi diren euskal profesionalekin bilkura egingo du, atzerrian lanean ari diren euskaldunekin harreman-sarea osatzeko eta sustatzeko.
Bilera arratsaldeko zazpietan izango da, Garfield House delakoan (Marble Arch – Edgware Road). Bertan izango da Bizkaia:Talent-eko zuzendaria, Ivan Jimenez, Be Basque Talent Network sarea aurkezteko. Proiektu hau Euskadirekin harremana duten edo izan nahi duten profesionalen sarea da, eta sei hilabetetan 6.500 erabiltzailetik gora lortu ditu.