euskal diaspora eta kultura
2012/04/20
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Lan-merkatua mugitzen ari da zientzia eta ikerkuntza arloan eta aste honetan prestakuntza handiko langileak kontratatzeko edo kontratatzen laguntzeko bi egitasmoren berri ematen dugu.
Lehena Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen Bizkaia:xede fundazioak kudeatzen du eta eskabideak aurkezteko epea irekita dago (maiatzaren 19a arte). Europar Batasuna ere egitasmoko kide da eta orotara 2 milioi euroko zuzkidura du programak, 2012-2015 lau-urtekorako. Denbora horretan mundu osoko 50 ikerlari berriren kontratazioa lagunduko du programak. Lehendabiziko deialdi honek 700.000 euroko aurrekontua du.
Laguntza hauek eskatu behar dituztenak ikertzailea kontratatu nahi duten eta Bizkaian egoitza edo lantokia duten enpresak, unibertsitateak, elkarteak edo fundazioak dira. Laguntzek ikerlariaren kontratazioaren eta lekutzearen %50a eta %100a bitartean ordainduko dute.
-Informazio gehiago, Bizkaia:xederen webgunean, hemen
300 eskakizun Ikerbasque-n
Bestalde, Ikerbasque fundazioak jakinarazi du arrakasta handia izan duela ikerlari gazteak Euskal Herrira ekartzeko deialdiak. Ikerbasque-k 20 postu eskaini ditu, 28 eta 36 urte bitarteko doktoreei zuzenduak. Hautagaiak atzerrian trebakuntza izan behar zuten, lan zientifikoak argitaratuta eduki behar eta Euskadin I+G zentro batean lan egiteko prest egon. Deialdiak 300 hautagairen erantzuna izan du eta une honetan, Ikerbasque hautagaitzak aztertzen ari da.
-Informazio gehiago Ikerbasque-n webgunean, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus