Los Banos, AEB. Zorionak, Sally! Euskara, ingelesa, espainiera, frantsesa eta baita italiera pixkat ere mintzo dituen euskal-kaliforniar hau 1920ko urriaren 7an jaio zen euskara mintzo zuen Kalifornia batean, immigrazioa eta jatorri aniztasuna ezaugarri zuen giro batean. 1948an Aldudetik (Nafarroa Beherea) kaliforniaratutako Martin Paternain euskaldunarekin ezkondu eta berak eta familiak gogor jarraitu dute amerikar eta euskaltzale. Los Banoseko Mary (Paternain) Zabalbeascoaren ama da Sally. Alarguna, hiru biloba eta bi berbiloba dauzka.
Eta COVID-19ak hain urtebetetze biribila merezi zuen modu bestatsu presentzialean ospatzea galeraziko badie ere, familiak baieztatu du neurriak harturik baina gisa batez edo bestez amaren inguruan ospatuko dutela, eta sorpresa eta guzti jasoko dituela amatxik hain egun berezian.
Zorionak, Sally eta besarkada handi bat Europako, Estatu Batuetako eta Diaspora osoko hainbat eta hainbat lagunen izenean!