euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Bizitza eta ohiturak' euskal erakusketa irekiko dute Igandean Trenque Launquengo Rodolfo Campodónico Museoan

2022/10/06

Erakusketak urriaren 21era arte izango ditu zabalik ateak, Trenque Launquengo Euskal Sustraiak bideratua
Erakusketak urriaren 21era arte izango ditu zabalik ateak, Trenque Launquengo Euskal Sustraiak bideratua

PUBLIZITATEA

Trenque Lauquen, Argentina. Gizataldeen ospakizunetako programaren baitan, Treunque Lauquengo “Rodolfo Campodónico” Horma-Arte Museoak, Buenos Aires hiriburutik 400 bat kilometrora ipar-mendebaldera dagoen herri honetan euskal erakusketa bat zabaldu behar du datorren igandean, Euskal Herriko kultura hizpide hartzen duena, musika, kirolak, gizarte bizitza, lana eta industria, eta leku historikoak. Bertako Euskal Sustraiak euskal etxeak-ek bideratutako ekimena da, Museoa bera eta Udala lagun.

Estreinaldia eta bisitazeko aukerak igande honetan bertan irekiko dira, urriaren 9an, 16etatik 20etara, eta berau bisitatu nahi duenak urriaren 21eraino egin ahal izango du, izan ere larunbat, igande eta jai-egunetan, goizean 10etatik 12etara, eta arratsaldez 15etatik 18etara, Museo de Arte Mural “Rodolfo Campodónico” museoan, helbidea izanik Presidente Bernardino Rivadavia 163, Trenque Lauquen, Buenos Aires probintzia.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia