euskal diaspora eta kultura
2013/07/11
PUBLIZITATEA
Soraya Molina/Donostia-San Sebastián. Goiznabar Arte Ederretako ikaslea da, Javierrek LADE ikasi du (enpresagintza) eta Hodei Filologia Klasikoan lizentziatua da. Hirurak, "Biziklautak" osatzen dute. Hodeik eta Javierrek, haurtzandegitik ezagutzen dute elkar eta Goiznabar duela bospasei urte batu zitzaion lagun taldeari.
Proiektuaren ideia orain dela urte eta erdi sortu zen, Hodeik eta Jorgek (beste lagun batek) Indiaraino bizikletaz joatea pentsatu zutenean. Goiznabarri komentatu zioten eta honek munduari buelta emateko konbentzitu zituen. Geroago, Jorgek proiektua utzi behar izan zuen eta ia bi hilabete falta zirela Bilbotik ateratzeko, Javi batu zitzaien.
Egitasmoa egia bihurtzen hasi zenean “pena pixkat sartu zitzaigun gorputzean, batez ere gure hurbileko jendea, lagunak, gurasoak, bikoteak, etab,.. denbora baterako atzean utziko ditugulako”, adierazi dio Goiznabarrek Euskalkultura.com-i.
Bidaia, joan den larunbatean hasi zen eta, atzo, Iruñean zeuden Biziklautak. Izabaruntz abiatzeko ideia daukate, hala ere, hurrengo asterako ez daukate oraindik ibilbide finkorik. Argi dute Frantziako hegoaldetik Pirinioak igaro nahi dituztela eta handik Istambulera jo nahi dutela.
Bidaian Estatu Batuak (New York, Washington, Minesota, Chicago), Australia eta India bisitatuko dituzte, besteak beste. Euskal Etxeren batek beraiekin harremanetan jarri nahiko balu, euren webgunean aurkitu ditu: biziklautak.es. Bertan bidaiarien kokapena eta eguneroko albisteak eta kronikak agertuko dira.
Egitasmoaren finantzatzaile nagusiak EHU, EiTB, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskaltel Fundazioa eta FAES farmazia arloko enpresa izan dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus