euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Biziberritzen ari da Murtziako Euskal Etxea: asteburuan ateak ireki zituen hainbat kultur ekitaldiekin

2012/12/19

Olentzerok opariak banatu zituen Murtziako Euskal Etxeko haurren artean (argazkia MurtziaEE)
Olentzerok opariak banatu zituen Murtziako Euskal Etxeko haurren artean (argazkia MurtziaEE)

PUBLIZITATEA

Murtziako Euskal Etxeak Kultur Asteburua egin zuen iragan abenduaren 14tik 16ra eta arrakasta handia izan zuen ekimenak. Hiru egunetan zehar elkarteak besteak beste poesia eta musika ikuskizun bat, Eguberri bazkaria eta tortila eta mus txapelketak egin zituen. Ekitaldiak oso arrakastatsuak izan dira eta jende berria ekarri dute elkartera, izan irakurraldira bildutako literaturzaleak, izan Olentzero ikustera inguratutako bazkide nagusien seme-alaba eta bilobak. Hain zuzen ere, hori da euskal etxeak 2013rako ezarri duen helburuetako bat: elkartera bazkide berriak erakartzea.

Murtzia, Espainia. Murtziako Euskal Etxeak hirikideei ireki zizkien ateak iragan asteburuan, hainbat kultur eta gizarte ekintzekin. Jarduerak abenduaren 14ean hasi ziren, ostiralean, Natxo Vidal poetaren irakurraldi batekin. Vidalek Jose Maria Ramon musikariaren laguntza izan zuen eta "Sal en los ojos"  liburuko hainbat olerki irakurri zituen. Ekitaldiak Murtziako literatura eta unibertsitate munduko hainbat lagun ekarri zituen elkartera eta giroa oso atsegina izan zen. 

Fin de Semana Cultural 2012 (1)

[Ezkerretik eskubira, Jose Maria Ramon eta Natxo Vidal irakurraldian (argazkia MurtziaEE)]

Larunbatean tortila txapelketa egin zen euskal etxea, partehartze ederrarekin; eta ondoren mus txapelketa, irabazleak Carlos Carreres eta Joseba Sanchez. Igandean, asteburuari eta urteko jarduerei bukaera emanez, Eguberri bazkaria egin zuten bazkideek. Euskal Etxea jendez mukuru egon zen eta txikiek gozatu zuten gehien, bereziki Olentzero agertu eta opariak banatzen hasi zenean.

Fin de Semana Cultural 2012 (3)

[Giro ederra eta bazkide gazte asko izan ziren Euskal Etxearen Eguberriko bazkarian (argazkia MurtziaEE)]

Euskal Etxeko zuzendaritza, Unai Sanchez Doral presidentea buru duela, oso pozik agertu da Kultur Asteburuaren emaitzarekin. "Euskal etxea kanpoko lagunei irekitzea lortu dugu, adibidez irakurraldira etorri ziren literatur mundukoei, edo Olentzero ikustera etorri ziren bazkide nagusien seme-alaba eta bilobei", azaldu dio Sanchez Doralek EuskalKultura.com-i.

 Fin de Semana Cultural 2012 (2)

[Unai Sanchez Doral presidentea Eguberriko bazkaria prestatzen (argazkia MurtziaEE)]

Azken urteetan Murtziako Euskal Etxeak biziberritzea izan du, elkartearen kontuak bizkortu egin dira eta bazkide gazteen partehartzea handitu egin da. Horrez gain elkartea bere burua ezagutarazteko ahalegina egiten ari da sare sozialetan: webgunearekin, Facebook orriarekin eta berriki sortu duen  Twitter kontuarekin.

"Gure helburua 2013rako bazkide gehiago lortzea eta Murtziako kultur munduan parte hartzea da", azaldu du Sanchez Doral-ek. Elkartearen azken ekimenetako bat kamiseta bat diseinatzea izan da. Egilea Amaia Latorre da (diseinu gehiago salgai, hemen).

 Fin de Semana Cultural 2012 (5)

[Murtziako Euskal Etxearen kamiseta (argazkia MurtziaEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia