euskal diaspora eta kultura
2014/06/30
PUBLIZITATEA
Elko, AEB. Teresa Franzoia elkotarra da aurten Udalekuko zuzendaria eta pozik agertu da kanpalekuak izan duen erantzun onarekin. Giro bikaina ari da izaten eta gazteak pozik ari dira ikastaroak egiten, jolasten eta lagun berriak egiten. Arduradunek Facebook orria sortu dute, eta bertan eguneko argazkiak jartzen dituzte, haurren gurasoek euren seme-alabak zertan ari diren ikus dezaten. Eta nabaria da, bai, ederki pasatzen ari direla!
[San Juan Suaren aurrean dantzan, horrela ekin zioten Udalekuari Elkon (argazkia Udaleku 2014)]
[Txistu ikastaroan, Eneko Espino irakaslea adi-adi (argazkia Udaleku 2014)]
Franzoiarekin batera talde zabala ari da lanean, neska-mutilen egonaldia gogoangarria izan dadin. Teresa bera gaztetan Udalekun ibili da --gaztea da oraindik!-- eta orain besteei berak bizi izan zuenaz gozatzeko aukera ematea du helburu. Aurreko ediziotan ibiliak dira ere Jexux Larrea eta bere semea, Mattin.
[Musean ikasten (argazkia Udaleku 2014)]
[Bob Echeverriak makilak egiten irakatsi die gazteei (argazkia Udaleku 2014)]
[Ieeup! Aupa mutilak, hori da erakustaldia! (argazkia Udaleku 2014)]
Euskal Herritik dator ere Eneko Espino, Bernadette Leonis elkotarrarekin batera txistu eta musika lantegien ardura duena. Beste elkotar batek, Bob Echeverriak, makilak egiten irakatsi die neska-mutilei. Eurekin batera, dozena bat laguntzaile eta bolondres ari dira lanean, tartean Eztitxu Hariñordoki baigorriarra Nafarroa Beheretik etorria.
Makila horiekin eta egunotan ikasitako dantza, musika eta abarrekin gazteek erakustaldia egingo dute ostiralean, Udalekuaren azken egunean... eta Elkoko Euskal Jaien txupinazoarekin batera! Festak jarrai dezala!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus