euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bizi-bizi dastarazi eta erakutsi du Montevideon euskal kultura Aldaxka taldeak, Unibertsitateko 'Cultura Fest'en

2014/09/23

Aldaxkako kideak, tartean kantiniersa, euskal kulturaz informazioa banatzen Cultura Fest-en, hala nola Baionako Herria astekaria
Aldaxkako kideak, tartean kantiniersa, euskal kulturaz informazioa banatzen Cultura Fest-en, hala nola Baionako Herria astekaria

PUBLIZITATEA

Euskal kultura tradizionala eman du ezagutzera Montevideoko Aldaxka elkarteak irail honetan Uruguai Errepublikako Unibertsitateko Giza Zientzien fakultatean, “Cultura Fest” izeneko jaialdiaren baitan. Ezagutzera eman eta gozatu, antolatutako ekitaldietan gustura eta gogotsu parte hartu baitute Aldaxkako kideek zein bisitariek. Suediarrak, japoniarrak, egiptoarrak, grekoak, brasildarrak… herrialdeko askotako lagunak hurbildu ziren euskal ekitaldietara, uruguitar mordoxka batekin batera.

Montevideo, Uruguai. Uruguai Errepublikako Unibertsitateak antolatutako "Cultura Fest" kultura-festan parte hartu du irailaren 13an bertako Aldaxka elkarteak, euskal kultura ezagutarazten. Makina bat jarduera egin zituen elkarteak eta, arduradunek EuskalKultura.com-i esan diotenez, 300 bat lagunek parte hartu zuten. Euskal proposamenetako bat euskal jantzi tradizionalen erakusketa izan zen eta, horretarako,  “abarkak, eskalapoinak, txapelak, buruko zapiak eta makila eskuan ibilki ziren aldaxkideak”, azaldu digu elkarteko Leonat Egiazabalek.

[Pintxo dastaketa oso arrakastatsua izan zen (argazkia Aldaxka)]

2014-09-13 Montevideo Aldaxka Cultura Fest 02

[Pintxoen itxura eta koloreek erakarri zituzten lehenik bisitariak euskal stand-era (argazkia Aldaxka)]

2014-09-13 Montevideo Aldaxka Cultura Fest 01

[Erakutsitako objektuen artean, Baionako Herria astekaria, pilota eta palak, kantu liburuak, aizkorak, argizaiolak, Aldaxkaren elastikoak...]

2014-09-13 Montevideo Aldaxka Cultura Fest 03

[Euskal kultura tradizionala erakusteko, kirolak, denborapasa eta jokoak ere erakutsi behar, tartean, nola ez, musa... bertan jokatu eta bere arau eta ezaugarriak azaldu ziren, jokoa euskaraz jokatuz gainera]

[Xiberoko tradizio ezagunenen erakusle, arropa eta dantzekin batera, Pitxu eta beste pertsonaia batzuk hurbildu ziren Montevideora]

[Euskal kanturik gabe ere, ezin euskaldunak aurkeztu, Irudian, euskaldunen kantaldia Uruguaiko Unibertsitatean (argazkia Aldaxka)]

Hizkuntzak ere bere lekua izan zuen ekitaldiotan eta Egiazabalek berak euskarari buruzko hitzaldi bat emateaz gain --euskara eta euskal kultura irakurlea da Montevideon--, musean ere euskaraz aritu ziren elkarteko kideak. Euskal kantuak ere ezagutzera eman zituzten elkartekoek, eta besteak beste Maitiak galde, Beltzarana, Nor nintzen ni, Jaun Baruak eta Hegoak partekatu zituzten publiko eta bisitariekin. Ekitaldi jendetsua izan zen pintxo dastaketa: pintxo arrakastatsuenak, ikurriña izenekoa eta 'sagar-moleta'!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia