Camdridge-Norfolk, Ingalaterra. Espainiako Gerra Zibilaren garaian (1936-1939) Ingalaterrako Cambridge eta Norfolk herrietan babesa bilatu zuten gerrako euskal haurren istorio ahaztuak dakartza "Havens East" (Ekialdeko babeslekuak) erakusketak. Zazpi zati nagusi dauzka --'Etxea', 'Krisialdia', 'Bidaia', 'Cambridge', 'Norfolk', 'Nor da 162 zenbakiduna?' eta 'Ekialdeko babeslekuak' izenekin-- eta euretako bakoitzetik ingeles begietatik bistadizoa ematen zaio pasarte historiko honi, gertatutakoaren kronograma eginez eta hamaika irudi eta bideo tarteez lagunduta atalez atal.
Gerra garaian 50 euskal gazte geratu ziren 1937ko abuztu-azaroan Norfolk-en --Oakley Park eta Rollesby-ko kolonietan-- eta beste 29 Cambridgen. Gerra bukatuta, haurretako batzuk bertan geratuko ziren, East Angliako eskualde hau eta Ingalaterra euren betiko etxe bihurtuz. Erakusketa ekainaren 12tik 2020ko Errefuxiatuen Astea hasi arte egongo da bisitagai bertan zuzenean eta Anglia Ruskingo Unibertsitateko Jeannette Baxter doktorea izan du buru, Heritage Lottery Fund babesle.
Gogoratu ekainaren 20a dela mundu mailan Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna.
-Havens East (Ekialdeko babeslekuak) erakusketa
-Artikulua erakusketaren aurkezpena eginez, hemen