Calabasas, AEB. Edozein momentu da ona Estatu Batuetako euskal historiako pasadizoetan barneratu eta, esaterako, Los Angeles iparraldean, Calabasas herrian dagoen Leonis Adobe Museoa bisitatzeko. Gogoratu, Migel Leonis kanboarrari eta XIX. mende amaierako bere testuinguruari eskainitako museoa dela Los Angeles eta Santa Barbara artean kokatzen den hau, XIX mende amaieran Leonisen arrantxu eta bizitoki izan zena. Bertako leinu indioko emakume batekin ezkondua, 'Calabasasko Erregea' gisa ezagutzen zuten batzuk Leonis, zaldi gaineko jende talde baten buru bide ez-ortodoxoak erabiltzen zituena bere legea ezartzeko.
Bi aukera emango dizkizugu bisitarako: Bisita birtuala, zerorrek gidatua, hemendik egin dezakezu.
Eta hona bideo batez egin dezakezuna:
-Museoaren webgunea: http://www.leonisadobemuseum.org