Managua, Nikaragua. Datorren larunbat eta igandean, otsailaren 24an eta 25ean, egingo dute ‘Baleazaleak’ obraren aurkezpena ‘Ostomila’ txotxongilo talde irundarreko kideek Managuan, Nikaraguan hasiera emanez, beraz (maiatzeraino luzatuko den eta Kuban bukatuko duten Erdialdeko Amerikan eta Karibean barrena egingo duten) birari, bukatu ere taldeak Matanzas-ko Festitim Nazioarteko Txotxongilo jaialdi famatuan parte hartuz bukatuko dutela.
‘Baleazaleak’ Elaia neskatoa protagonista duen fikziozko antzezlana da, Selma Huxley historialariak Kanada eta Ternuako lurraldeetan euskal baleazaleen presentziaz egin aurkikuntzak oinarri hartzen dituena, eta euskal marinelek bertako Mi’kmaq leinu eta kulturarekin izandako harremana, euren elementu mitologikoak eta moldeak ere islatuz. Ternua eszenario nagusi, obran zehar euskal balezaleen gorabeherak kontatzen dituzten zenbait kanta herrikoi ere entzun daitezke zuzenean, baita Mi’kmaq doinuak ere.
‘Baleazaleak’ obra Bilbon estreinatu du Ostomila taldeak joan den urte hondarrean
Gogora dezagun ‘Ostomila’ Zoa Tamara Cuellar Meza antzerki aditu nikaraguarraren eta Ruben Mejuto Fernandez musikari irundarraren proiektua dela. Irungo Udala eta Etxepare Euskal Institutua babesle, ‘Baleazaleak’ azaroan estreinatu zuen bikoteak Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian.
Baleazaleak’ lanaren Erdialdeko Amerikako bi lehenengo emanaldiak Managuako Ruben Dario Antzoki Nazionalean egingo dira hurrenez urren datorren larunbatean eta igandean, arratsaldeko 4etan, Pilar Aguirre areto esperimentalean, sarrera 250 cordobako prezioan.