euskal diaspora eta kultura
2012/12/24
PUBLIZITATEA
Boise, AEB. Abenduaren 16an Boiseko Biotzetik abesbatzak eta euskara ikasle batzuk hirugarren adineko zortzi egoitza bisitatu zituzten, Gabon kantak abestuz. Abesbatzeko zuzendari Patty Gavicak gidatu zuen kantaldia eta guztira bost orduko emanaldia egin zuten kantariek.
"Aitite-amumak poz pozik zeuden eta abesbatzarekin batera abestu zuten. Negar asko ere egon ziren. Oso egun polita eta emozioz betea izan zen. Etxe batzuetan abesbatzako kideen amak, aitak, amaginarrebak, lagunak... zeuden", azaldu dio EuskalKultura.com-i Boiseko euskara irakasle Izaskun Kortazarrek. "Azken geldialdia amuma baten etxean izan zen eta bertan abesbatzako kide batzuek abesteaz gain jota bat ere dantzatu zuten"
Autobusean ibili ziren kantariak egoitza batetik bestera, eta bidean euskal kanta herrikoiak eta ingelesezko Gabon kantak abesten aritu ziren. "Eta gose ez izateko txokolatezko gailetak, fudge-ak, bizkotxoak... eta abar banatu zituzten. Ez zen aspertzeko astirik izan", azaldu du Kortazarrek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus