Bakersfield, AEB. Izen berri bakarra dago Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko lau kide nagusien artean: Teresa Antongiovanni. Eta ezaguna da taldean bera ere. Izatez, duela bi urte atera bazen ere Zuzendari Batzordetik (Sean Frank aritu izan da bere ordez), diruzain lanetan ibili izan da urte luzez. “(Sean) Lanpetuegia dago orain eta ezin izan du beste urte batez jarraitu”, azaldu du Iturririak. Berarekin era Antongiovannirekin batera, Joey Iturriria (zuzendari ordea) eta Maria Toretta (idazkaria) dira burukideak.
Zuzendaritza Batzordeko kideen artean beste izen berria Dominique Camou da, Euskal Etxeko Klika taldeko kidea eta haurren esku pilota irakaslea. John Bidart-en tokia hartuko du, honek zortzi urteren ostean boluntario postua uztea erabaki eta gero. “Asko lagundu du Bidartek”, aitortu du presidenteak. “Bera izan zen frontoia konpontzearen ardura zuen taldearen burua eta laguntza eman du baita ere tabernako lan taldean ere. Bera da, bestalde, urtero, poker txapelketaren antolatzailea, eta diru handia jasotzen du Klubak hortik”.
Zuzendaritzako beste kideak honexek dira: Suzy Alexander, Johnny Echeverria, Teresa Echeverria, Raymond Goyeneche, Billy Menta, Sally Nalesnik doktorea., Jenny Recondo eta Pete Urbeltz. Hauekin batera, aurrera egin ez zuten beste bi hautagai aurkeztu ziren: Nick Bordagaray eta Lourdes Iturriria.
Bazkide Gazte eta Ohorezko Bazkide berriak
Ohi denez, hamazortzi urte betetzen dituzten kideak gurasoen bazkidetzatik atera eta beren kabuz bihurtzen dira Euskal Etxeko kide. Hauexek dira kide gazte berriak: Bob eta Andi Beechinor, Rachelle Echeverria, Chelsea Haddad, Alexxa Haddad, Fidel Marcos, Jon-Michel Morris, Krislyn Murphy, Mike Reed, Jeremy Roberts eta George eta Kanae Spriesterbach. Era berean, klubak Ohorezko bazkide izendatzen ditu 75 urte betetzen dituzten eta, gutxienez, 20 urtez bazkide izan direnak. Aurten, hurrengo hauek izan dira Ohorezko Bazkide izendapena lortu dutenak: Albert Ansolabehere, Jay eta Kris Busby, Jean Pierre eta Loli Dalia, Ray eta Sanna Etcheverry, JB eta Virginia Jaureguy, Miguel eta Blanca Lusarreta, Juanito Mendiburu, Lynne Puget eta Yvette Ray.
Epe ertain eta laburrerako planak
Hainbat gai jorratu zituzten bileran, baina hiru izan ziren bereziki aipagarriak. Alde batetik, eta nahiz eta oraingoan Eusko Jaurlaritzak euskara eskolentzako diru laguntzarik eman ez dien, martxotik aurrera Katina Goyheneix izango dute hizkuntza irakasle. Nafarroa Behereko Lekunberrikoa da bera eta Dominique eta Bernadette Minaberrigarai bazkideen lehengusina da. Duela bost urte inguru ere ibili zen euskal etxe honetan eskolak ematen eta, aurten, igandeetan emango dizkie eskolak dantza taldeetako ume eta gazteei eta, aste barruan, CSUB unibertsitateko ikasleei.
Bigarren gai azpimarragarria apirilaren 18an ospatuko duten Diru Bilketa Afaria izango da. Euskal Etxeko dantzari nagusiak Boisera joan nahi dute udan, bertako Jaialdin Bakersfield ordezkatzeko eta, horretarako, dirua behar dute. Afari berezi honetan zozketa bat izango da eta sari nagusia 5.000 dolar dira, beste sari txikiago batzuk ere izango direlarik. Afarirako sarrerak 75 dolarrean erosi ahal dira dagoeneko John Goyenetche (jmgoyenetche@gmail.com) zein Maria Torettari (ttoretta@bak.rr.com) idatzita.
Memoria Bizia proiektuaz ere aritu ziren, euskal diasporako historia mantentzeko egitasmoa da hau, diasporako kideak beraiek protagonista bihurtzen dituena. Steve Bass eta Janet Barreneche buru dituen taldea hurrengo boluntarioek osatzen dute: George Ansolabehere, Larry Errea, Marilou Onandia, Kati Iturriria-Laverty, Dominique Minaberrigarai, and Marguerite Moore-k.
Taldeak egin du lehenbiziko elkarrizketa sakona, George Ansolabehereri berari hain zuzen, zeinen gurasoak Ameriketara ailegatu ziren aurreko mende hasieran. Beste hamabi lagunen zerrenda egin dute elkarrizketekin jarraitzeko eta, Euskal Etxeko lehendakariak adierazi duen legez, “lan handia da hau”, beraz animatu egin nahi du presidenteak jendea, diasporako memoria bizirik mantenduko duen lan honetan parte hartzera, lantaldeak zenbat eta jende gehiago izan hobeto egingo baitu lan, adierazi duenez.