Pergamino, Argentina. Berrehun pertsona baino gehiago bildu ditu joan den asteazkenean 'Memoria Demokratikoaren Legea'ri buruzko informazio hitzaldiak Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeko areto nagusian. Hizlari, 'Centro de Descendientes Españoles Unidos, Ce.DEU (Espainiarren Ondorengo Batuen Zentroa) kide den Juan Manuel de Hoz, Argentinan jaiotako espainiarren ondorengoa berau, Espainiako hiritartasuna lortzeko “Biloben Legea” bezala ezaguna denak eskaintzen dituen aukerez.
Araudi berriak interes handia piztu du oro har Euskal Herri hegoaldean jatorria duen euskal diasporan. “Informazioaren zati bat, jendeak ez zeukana, edo aski argi ez zeukana, argitu ahal izan zen hitzaldian zehar. Hizlariak Legeari eta eman beharreko urratsei buruzko informazio garbia eman zuen eta, izan ere Juan Manuel de Hoz-ek, guztien galderak erantzun zituen. Txanda eskatzeko eta dokumentazioa eskuratzeko esteken eta prozeduren berri ere eman zuen”, azaldu dio Euskal Odolako erreferente Carlos Miguelenak Euskalkultura.eus-i.
Zure kasua bada, bidea lehenbailehen hastea komeni zaizu
Memoria Demokratikoaren Legeak, espainiar hiritartasunerako eskubidea ematen dio espainiar ondorengo askori, bidea urrian zabaldu zenetik, hau da, ordura arte indarrean zegoen legeriak bazterturik zeuzkanei. Arauaren garrantzia, besteak beste, diktadura frankistako erbesteratuen ondorengoak gaitzen dituela da. Interesdunek euren jatorria frogatzen duten agiriak bildu eta on line bidezko hitzordua eskatu behar dute Espainako kontsulatuan, 2024ko urriaren 21z baino lehen.
-Legearen testua, eskatutako dokumentazioa eta Espainiako hiritartasun eskaera-inprimakia, hemen
-Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan jaiotakoen agiriak eskatzeko, hemen
-Nafarroan jaiotakoen agiriak eskatzeko, klik egin hemen
Lagun Onak Euskal Etxea
9 de Julio 835
Pergamino, Argentina
Facebook: hemen
Instagram: hemen
Tel: +54 2477 41-6918
Emaila: lagunonakpergamino@yahoo.com.ar