euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilketa solidarioa eta janari salmenta poliki-poliki berrabiatzen hasi den Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxean

2020/06/05

Paella salmenta antolatu dute tandildarrek ekainaren 13rako
Paella salmenta antolatu dute tandildarrek ekainaren 13rako

PUBLIZITATEA

Tandil, Argentina. Covid-19ren ondorioz, Hego Amerikako herrialdeak oraindik alerta egoeran badaude ere, Argentinako barnealdeko hiri batzuetan irekitzen ari da gutxika gutxika konfinamendua, ziurtasun neurri guztiak errespetatuz eta beti ere, helburuak bitartekoak justifikatzen dituenean. halaxe hasi da esaterako Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxea.

Izan ere, solidaritatea gauzatzearren hasi da presentzialki lanean Gure Etxea. Hiriko lagun ugari behar handietan bizi direla ikusita, bilketa solidarioa ari da antolatzen, oraingo honetan El Tropezón auzoko Los Angeles elkartera eramateko. Datozen egunotan mota askotako produktuak bilduko ditu egoitzan, –artean, mantak, arropa, elikagai ez galkorrak, liburuak, ordenadoreak baldintza onean, sukaldeko tresnak… Euskal Etxea astelehenetik ostiralera egongo da irekita, arratsaldeko 4etatik 6etara, ekainaren 12ra arte.

Berri honekin batera, eta maiatzeko esperientziak izandako arrakastak bultzaturik, paella salmenta berri bat antolatuko dute, ekainaren 13an. Paella anoaka salduko dute, anoa bakoitza 350 pesotan. Erreserbak 249 424 7323 telefonoan, prozesu osoaan ziurtasun neurriak errespetatuz.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia