euskal diaspora eta kultura
2009/06/23
PUBLIZITATEA
Boise, Estatu Batuak. Estatu Batuetako euskal jatorriko profesional, exekutibo eta enpresariak bilduko dituen elkarte bat sortzeko planak Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzatik ari dira butzatzen. Emprebask izeneko enpresari elkarteak lanean dabiltza jadanik euskal Diasporaren presentzia daukaten beste herrialde batzuetan, hala nola Txilen, Mexikon, Venezuelan eta Kolonbian.
Izan ere, azken herrialde honetan jaiotako Santiago Uribe gazte prestatua da New Yorketik AEB nazio osoko enpresa, euskal etxe eta euskal komunitateekin harremanetan jartzen ari dena, eskualdeka bilerak antolatu eta lehenengo pausoak ematea proposatzen. Elkartea, izan ere, enpresari, profesional eta exekutiboak berak ari dira antolatzen --uda ondoren sortuko dela espero da, besteak beste webgune propioa inauguratuz-- eta estatubatuarrek osatutako elkarte estatubatuarra izango da.
Bilerara honelako ekimen batean interesa izan dezaketen guztiak daude gonbidatuta eta sarrera zabalik izango du. Ostegunean, ekainaren 25ean arratsaldeko 7etan izango da, Boiseko Euskal Etxean (Boise Basque Center, Grove Street 601). Bultzatzaileekin harremanetan jarri nahi izanez gero, aski da Santiago Uribe koordinatzaileari idaztea, honako helbidera: santiago-uribe@ej-gv.es.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus