euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bildumazaleak, kantari, dantzariak, gastronomia, euskara... Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxearen kultura agendan

2023/10/25

Goian ezkerretik hasita: 1. Abesbatzetako kideak; 2 Beti Aurrerako Nelba Calonge eta Luis Goicoechea, eta SADEko Martha Cleci. Behean, 3. Desagertutako La Vascongada yogurtaren ontzia; eta 4. Bildumagileen Topaketako ikuspegia
Goian ezkerretik hasita: 1. Abesbatzetako kideak; 2 Beti Aurrerako Nelba Calonge eta Luis Goicoechea, eta SADEko Martha Cleci. Behean, 3. Desagertutako La Vascongada yogurtaren ontzia; eta 4. Bildumagileen Topaketako ikuspegia

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Urriak jarduera-agenda bizi eta askotarikoa ekarri dio Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxerari. Elkarteko dantzarien, euskaltzaleen, gastronomiazaleen eta bazkideen ohiko bilerez gain, abesbatzen topaketa bat eta bildumagileen urteroko elkarretaratze eta erakusketa emendatu behar zaizkie. Ekitaldiek ehunka bisitari deitu dituzte Euskal Etxearen egoitza zabal eta dotorera, eta Euskal Etxeak aukera izan du bere jardueraren berri eman eta euskaldunen ekarpenak nabarmentzeko egindako ekitaldietan..

Honela, urriaren 7 eta 8ko asteburuan, Beti Aurreraren egoitza Chivilcoyko kultura ondarearen adierazgarri berezia den Bildumazaleen Urteroko Topaketaren gertaleku izan zen. Izan ere, hiriaren sorreraren urteurreneko ospakizunaren baitan, Bildumagileen Hamabigarren Erakusketaren aterpe izan zen. Belaunaldi ezberdinetako 20 bildumagilek baino gehiago erakutsi zituzten azken aldian beren bildumetara gehitzeko eskuratutako piezak.

Komunitatearen ekimenen egoitza

Elkarretaratzean ikusi ahal izan ziren txanpon zaharrak, armak, portzelanazko mateak, antigoaleko bizikletak eta beste hamaika objektu. Euskal Etxeak hasieratik eta urtero babestu izan du topaketa honen garapena, honen egoitza bilakatuz; baita parte hartuz ere, euskal gaiei buruzko argitalpenekin. Erakusketa 250 bat pertsonek bisitatu zuten eta amaiera ikuskizun musikal bat ere eskaini zuen, Male Arce eta Luciano Sarratea artisten eskutik.


Sara Iraizoz eta Azul Balvidares dantzari gazteen aurreskua “Canta Chivilcoy Canta” topaketa hasieran

Ondoko larunbatean, urriaren 14an, “Canta Chivilcoy Canta” jaialdiaren bosgarren edizioaren egoitza izan zen Euskal Etxea, hiriko SADE eta Euskal Etxea antolatzaile. Topaketak aretoa bete zuen eta bertan partaide izan ziren “Coral Rawson”, “Voces de Plata”, “Coro J.O.T.A” eta “Vocal Sade Chivilcoy” abesbatzak. Lagunarteko giroan, oso ikuskizun txalotua eskaini zuten bertaratutakoen gozagarri.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia