euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbon, 'Euskal Diasporaren Artxiboa' aberastu dute Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren artxiboen dohaintzek

2020/06/10

Ekitaldi amaieran, Lehendakaria Maria Elena Etcheverrirekin hizketan bideokonferentziaz Buenos Airestik
Ekitaldi amaieran, Lehendakaria Maria Elena Etcheverrirekin hizketan bideokonferentziaz Buenos Airestik

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Artxiboen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Bilbon, ospakizuna Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan egin zen, Urkullu lehendakaria buru; Diaspora protagonista izan zuen ekitaldi batekin, Diasporari zinez lotutako bi pertsonaia esanguratsuren --Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren-- artxiboak errezibitu baititu Euskadiko Artxibo Historikoak, hain zuzen ere bere baitango 'Euskal Diasporaren Artxiboa'n kokatzeko. Ekitaldiko partaide, Manuel Yntxaustiren ahaideak gerturatu ziren eta, Buenos Airestik, Andres Irujoren alargun Maria Elena Etcheverry Lehendakariarekin komunikatu zen.


Urkulluk eskerrak eman zizkien Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujo familiei euren dohaintzengatik

Diasporako bi pertsonaia

Manuel Ynchausti Romero (Manila, 1900-Uztaritze, 1961) negoziogizon eta filantropo euskaltzale handia izan zen, Filipinetako historia, industria eta merkataritzan ekarpen nabaria egindako Ynchausti familiako partaide. Alderdi jeltzalearen ingurukoa, hainbat ekimen euskaltzale sostengatu zituen, hainbat euskal ekitaldi dokumentatu eta arlo sozialean ere humanista eta aurrerakoia izan zen. Bere artxibo eta funtsa bereziki zabala, aberatsa eta originala da.

Andres Irujo (Lizarra, 1907- Buenos Aires, 1993), bere aldetik, ibilbide luzekoa da, ekarri handikoa kulturan Argentinan erbesteratuta, Buenos Airesko Ekin argitaletxe mitikoko sortzaile, Instituto Americano de Estudios Vascos delakoarena ere, bere, bere anaia Pello eta euren aipatu ekimenetako funtsak ekarri zaizkio orain Euskadiko Artxibo Historikoari, bere alargun Maria Elena Etcheverryk emanak, Xabier Irujo irakasle eta iloba yxikia ere bitartekari,

Lehendakariaz gain, parte hartu zuten ekitaldian Eusko Jaurlaritzaren aldetik, Bingen Zupiria Kultura Sailburuak, baita ere, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, Kultura Ondare zuzendari Mikel Aizpuruk eta Artxibo Historikoko arduradun Borja Aginagaldek.

-Euskadiko Artxibo Historikoko funtsak (pdf) gaurko dataz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia