Bilbon amaitu zen Korrika 19, Euskal Herrian eta Diasporan milaka kilometro egin ostean
2015/03/31
Mexiko DFko Korrikak hirian euskararen alde lan nabarmena egin duten lagunak omendu zituen, besteak beste Gurutzne Etxeberria, urte luzez Mexiko DFn euskara irakaslea (argazkia Iñigo Bilbao)
PUBLIZITATEA
Igandean amaitu zen Korrika 19, Bilbon euskararen aldeko lasterketari harrera egin zion jendetza itzelarekin. Aurtengoa inoiz izan den Korrikarik jendetsuena izan, AEKko antolatzaileen esantean, eta Diasporan ere, inoiz baino leku gehiagotara heldu da Korrikaren mezua. Asteburuan, esaterako, lasterketak egin ziren Mexiko DFn, Valparaison, Valentzian, Montrealen eta Marsellan. Jarraian, bideo eta argazki sorta.
Donostia-San Sebastian. Munduan zehar ibili da Korrika 19, eta asteburuko azken ekitaldian bildu ditugu jarraian. Montrealen esaterako, Euskaldunak Québec elkarteak deituta, elurretan ibili ziren korrika bertako euskaltzaleak iragan martxoaren 21ean. Antton Curutchet-ek helarazi digun bideo honetan ikus daiteke hango giroa:
Jarraian, munduko beste zenbait Korriken argazkia sorta: