euskal diaspora eta kultura
2009/09/23
PUBLIZITATEA
Bilbo, Bizkaia. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak XI. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu du. Lehiaketa hau urterik urte antolatzen da 1999az geroztik, Bizkaiko hiriburuan jaiotako idazle eta filosofoaren oroimenez. Lehiaketa honek 7.000 euroko diru-sari bana ematen du bi modalitateetan, esan nahi baita euskaraz zein gaztelaniaz.
Bi hizkuntza hauetako batean aurkezten dituzten edozein nazionalitatetako saiakeragileei dago zabalik deialdia. Lehiarako lanak, gai librekoak, argitaratu gabekoak eta aurretiaz saririk jaso gabekoak izango dira eta 100 folioko luzera izango dute gutxienez.
Gai librea; iazko edizioan, euskarazkora inor aurkeztu ez
Jatorrizko lanak jasotzeko epea 2009ko azaroaren 27an ostiralean amaituko da. Lanak paperezko euskarrian Udalera bidali daitezke edo baita aurten nobedade bezala, www.bilbao.net/unamunosaria Udaleko webguneko helbidera ere.
Bizkaiko hiriburuak munduari eman dion saiakeragile eta idazlerik unibertsalenaren omenez egiten den lehiaketa honen azken edizioan, Benigno del Río izan zen garailea La invención del paisaje: un ensayo sobre la comunicación humana lanarekin, gaztelaniazko atalean, euskarazkoari dagokionean 2008an ez baitzen lanik aurkeztu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus