euskal diaspora eta kultura
2013/05/29
PUBLIZITATEA
Bilbao, Bizkaia. Iralabarriko San Antonio abesbatzak iragan igandean aurkeztu zuen jendaurrean New Yorkera joateko ekimena, Portugaleteko Santa Maria elizan eskaini zuen kantaldiarekin. Kontzertu honetan, New Yorkeko Euzko Etxearen Mendeurreneko jaian kantatuko dituen lan batzuk erakutsi zituen. Errepertorioa zabala da eta kantu klasikoekin batera pieza modernoak nahastu dituzte, hala nola, "New York, New York" ezaguna eta "Lau Teilatu" euskal rockaren kantu mitikoa.
Abesbatz bilbotarra 75 lagunek osatzen dute eta euren helburua kantagintza herrikoia aintzat hartzea dela diote. Halatan, euren errepertorioan Errenazimenduko abestiak zein Beatlesen abestiak aurki daitezke.
Korua New Yorkeko elkartearekin harremanetan dago eta haiek pozik hartu dute proposamena. Printzipioz, koruak "bi emanaldi egingo ditu Manhattanen, ziurrenik Trinity Church-en edo Saint Patrick katedralean eta Central Park-en. Horrez gain elkartearen Mendeurreneko mezan parte hartuko du eta Bosgarren Avenidan egingo den desfilean parte hartuko du", azaldu dute taldearen webgunean.
Koruak online kanpaina abiatu du bidaia honetarako finantziazioa eskuratzeko. Taldearen ametsari bultzadatxoa eman nahi izanez gero, jo hona, Verkami-ra.
-Ikus www.coralsanantonio.biz
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus