euskal diaspora eta kultura
2010/09/28
PUBLIZITATEA
Medellin, Kolonbia. 2007ko udaberrian Bilboko Nazioarteko Lorategi Lehiaketa egin zenez geroztik hiriko parke, lorategiak eta paisajismoa munduan zehar famatu dira. Bi urtetan behin lehiaketa honek nazioarteko arkitektoak, artista plastikoak eta diseinatzaileak ekartzen ditu hirira eta euren lanarekin Bilboko lorategiak kolore eta natura erakustoki bihurtzen dituzte.
Oraingoan, Medellingo biztanleek ez dute lorategiok ikusteko Bilbora mugitu behar izan. Izan ere Medellingo herritarrek ikuskizun horretaz etxean gozatu ahal izan dute, Bilboko hamabost lorategi ekarri baituzte azkeneko uztail-abuztuan Kolonbiako Antioquia departamenduko hiri honetara.
Bilbao 700 Fundazioa eta Sociedad Estatal para la Acción Cultural (SEACEX) erakundeak izan dira erakusketa posible egin dutenak eta ekimenaren barnean Medellin bisitatu dute fundazioko zuzendari Begoña Salinas-ek, eta Bilboko Udaletxeko Obra eta Zerbitzuen zinegotzi José Luis Sabas-ek. Erakusketa Atanasio Girardot Kirol Gunean kokatu zen eta Medellindik New Yorkera lehenik --bertan urrian zabaltzeko planez-- eta Ameriketako beste hiri batzuetara eramango dute.
[Urban Gardenen ikusgai egon ziren Bilboko hamabost lorategi (argazkia AntioquiaEE)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus