euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko Genealogia Jardunaldietako hitzaldiak, internet bidez eskuragarri munduko genealogiazaleentzat

2014/02/03

Bilbaoko Genealogia Jardunaldietako saioetako bat (argazkia Antzinako)
Bilbaoko Genealogia Jardunaldietako saioetako bat (argazkia Antzinako)

PUBLIZITATEA

Iragan urtarrilaren 24 eta 25ean egin ziren Bilbon Antzinako eta Family Search elkarteen aurreneko Genealogia Jardunaldiak. Topaketak harrera ona izan zuen eta bi egunetan ehun lagundik gora bildu ziren bertara saioetako hitzaldi eta lantegia praktikoak jarraitzeko. Hizlariak Amagoia Guezuraga, Iñaki Odriozola, Juan Antonio Rodriguez eta Jon Koldo Fernandez García de Iturrospe izan ziren. Bertan izan ez zirenentzat, "Red de Antepasados" genealogia taldeak bi hitzaldi grabatu zituen eta YouTube-n jarri ditu, munduko genealogia zaleentzako eskuragarri.

Bilbao, Bizkaia. Antzinako genealogia elkarteak iragan urtarrilaren 24 eta 25ean egin zituen Igo Genealogia Jardunaldiak arrakastatsuak izan ziren eta partehartzaile ugari bildu zituzten. Bilbon egin ziren jardunaldiak, Antzinakok eta Family Search taldeak antolatuta, eta bi egunetan zehar ehun lagundik gora bildu ziren saio desberdinetara. Jardunaldietan hainbat adituk genealogia munduan hasten  ari diren zaletuentzat hitzaldi oso praktikoak eman zituzten.

Aurreneko egunean Juan Antonio Rodriguez Rodriguez adituak (FamilySearch) "Mi familia: Historias que nos unen" hitzaldia eskaini zuen. Bertan FamiliSearch webgunean eskaintzen dituen baliabideak nola erabili azaldu zuen. Biharamunean hiru hitzaldi egin ziren. Aurrenekoan Antzinako elkarteko presidente Amagoia Guezuraga historialaria izan zen hizlari. Guezuragak Zamudiotik Ameriketara joan ziren lagunen ikerketa sakona egin du eta horren berri eman zuen, adibide praktiko eta interesgarriekin. Zamudioarrak izan ziren hitzaldiaren protagonista eta euren historia ekarri zuen Guezuragak jardunaldietara.

Antzinako Genealogia 2014

[Amagoia Guezuraga bere hitzaldiaren une batean (argazkia Antzinako)]

Ondoren Jon Koldo Fernández García de Iturrospe adituak hartu zuen hitza eta "Un blog de historia y genealogía, ¿Por qué y para qué?" hitzaldia eskaini zuen, genealogia blog bat abian jarri nahi dutenentzako informazioa emanez. Amaitzeko, Iñaki Odriozolak "Herramientas de búsqueda en Family Search" hitzaldia eskaini zuen.

Bertan egon ezin zutenentzat, antolatzaileek azken bi hitzaldi hauek grabatu eta YouTube sarera igo dituzte, mundu osoko genealogiazaleentzako eskuragarri egon daitezen. Hauek dira:

-"Un blog de historia y Genealogía, ¿por qué y para qué?", Jon Koldo Fernandez García de Iturrospe.


-"Herramientas de búsqueda en FamilySearch", Iñaki Odriozola.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia