euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilboko argazkia satelite batek lurretik 450 kilometrora hartua: San Mames Barria bereziki nabarmentzen da

2018/05/21

Athletic-en estadioa, San Mames Berria da Bilboko hirian airetik hobekien bereizten den elementuetako bat (argazkia Planet)
Athletic-en estadioa, San Mames Berria da Bilboko hirian airetik hobekien bereizten den elementuetako bat (argazkia Planet)

PUBLIZITATEA

450 km-ko alturatik eta Bilbotik 1.000 km-ra. AEBetako Planet enpresa espezializatuak zabaldu ditu irudiok, inklinazio berezi batez atereak, 45 eta 60 graduko inklinazioz hain zuzen: sateliteko argazkiak normalean goitik behera mapa baten antzeko emaitza lortuz egiten badira, "honela hegazkin bateko lehiatilatik lortuko genituzkeen bisten antzeko irudiak lortzen ditugu", adierazi du enpresako bozeramale batek. Argazkian ederki nabarmentzen dira, esaterako, San Mames Barria eta oraindik Zorrotzaurreko penintsula dena.

Planet enpresak argazki galeria bat zabaldu du Satelitetik hartutako argazkiak bide berezi batez hartuta, alegia normalean zuzenean goitik behera mapa baten antzeko emaitza lortuz egiten badira, "honela hegazkin bateko lehiatilatik lortuko genituzkeen bisten antzeko irudiak lortzen ditugu", azaldu dute. Halaxe argitu diote El País egunkari madrildarreko Verne gehigarriari.

Bilboko argazkia beraz 450 kilometroko alturatik hartuta dago, baina ez gainetik perpendikularrean, 45 eta 60 graduko inklinazio bat emanez baizik, eta hiritik 1.000 bat kilometroko distantziatik. Hobekien bereizten den gauzetako bat San Mames Barriko estadioa da eta, esaterako, oraindik Zorrotzaurreko penintsula dena.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia