euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek

2023/06/13

Bilbon Guggenheim Museo ondoan zaintzaile dagoen 'Puppy', Jeff Koons artista estatubatuarraren lorezko obra
Bilbon Guggenheim Museo ondoan zaintzaile dagoen 'Puppy', Jeff Koons artista estatubatuarraren lorezko obra

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" dagoen hiri gisa hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek atari espezializatu batean. European Best Destinations atariak bere irakurleen iritzia jaso du Europa barruko bidaia kulturaletarako hobesten dituzten lekuei buruz, eta Bilbo zerrenda horretako 7. zenbakian bozkatu dute... eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, kontuan izanik hautatutako gainerako hiriak, ordena honetan, hauexek direla::Plóvdiv (Bulgarian, 8000 urte baino gehiagorekin, Europan etengabe biztanleduna izan den nukleo zaharrena), Atenas, Florentzia, Londres, Paris, Erroma, Salzburgo, Haga eta Basilea.

Bizkaiko hiriburua aipatzerakoan, bere alde egin duten bidaiariek azpimarratu dute Guggenheim Museoa, "Europako onenetakoan artean katalogatua", baina baita ere Bilbon topa daitezkeen "esperientzia gastronomiko eta kultural ahaztezinak" eta "alde zaharreko plazetan gauez biltzen diren belaunaldi guztien arteko konbinazio aberatsa". Hala ere, ororen buru, diote, "Bilbok duen plus handiena", laburbiltzen du hitzez hitz atariak, "ez dira bere museoak, xarma duten hotelak edo jatetxeak, baizik eta bere arima eta bere biztanleak". Zorionak!

Hau da Europako 10 helmuga kultural onenen sailkapena:

01.- Plóvdiv
02.- Atenas
03.- Florentzia
04.- Londres
05.- Paris
06.- Erroma
07.- Bilbo
08.- Salzburgo
09.- Haga
10.- Basilea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia