euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihartik aurrera Literaldia jaialdiak euskal literaturaren uzta berria ekarriko du Bartzelonara

2013/04/02

Ohi duen legez, Bartzelonako Euskal Etxeak kartel deigarriekin iragarri du aurtengo Literaldia (argazkia IZiarreta)
Ohi duen legez, Bartzelonako Euskal Etxeak kartel deigarriekin iragarri du aurtengo Literaldia (argazkia IZiarreta)

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatuta, bihar abiatuko da Literaldiaren aurtengo edizioa. Euskal literaturaren azken emaitzak Kataluniara ekarriko ditu jaialdiak, narrazioa, poesia eta ipuinak musikarekin uztartuz hilaren 27a bitartean. Besteak beste, Harkaitz Cano, Karmele Jaio eta Kirmen Uribe idazleak izango dira hirian, euren lanak --zenbait dagoeneko katalanera itzuliak-- erakusteko. Bihar bertan, Juantxo Skalari musikariak "Mensajes, anti-canciones y poemas de kalle" liburu-diskoa aurkeztuko du, kontzertu batekin.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia jaialdiaren edizio berri batekin Euskal Herriko idazleei erakuslehio aparta eskainiko die aurten ere Katalunian. Hilabeteko egitarau mardula prestatu du elkarteak, eta bertan narrazioak, poesiak, ipuinek, komikiek zein itzulpengintzak tartea izango dute. Horiekin guztiekin batera, musikak ere lekua izango du, eta aurkezpen batzuk kontzertuekin girotuko dira. 

Gainera, Literaldiarekin batera sare sozialetan lehiaketa egingo du Euskal Etxeak. Iaz bezala, bi kategoria izango dira: mikroipuinak eta talde ipuina, biak ala biak katalanez eta euskaraz. Horietan parte hartzeko, adi Twitter sarean hurrengo hashtag haieu: #mikroipuina #mikroconte #ipuintzarra #megaconte.

EGITARAUA

Hauxe da Literaldia 2013 euskal literatura jaialdiaren egitaraua:

Apirilaren 3a

-20:00: Juantxo Skalari. "Mensajes, anti-canciones y poemas de kalle" liburu-CDaren kontzertu-aurkezpena. Doan.

Apirilaren 5a

-20:00: "Som com moros dins la boira?", Joseba Sarrionandiaren liburuaren katalanezko edizioaren aurkeszpena eta musika emankizuna. Doan.

Apirilaren 6a

-20:00:

Mugaldekoak. Kontzertua, “Begiak lekuko” diskoaren aurkezpena. Doan.

Apirilaren 11a

-20:00:

Crossfire / Foc creuat. Mahaingurua Josevisky, Xabier Sagasta eta Irati FG marrazkilariekin. Doan.

Apirilaren 12a

-20: 00: Víctor Grande. Bakarrizketa eta kanta satirikoak. Aurkezle Albert Montes. Sarrera: 6 € (4 € euskal etxeko bazkideentzat).

Apirilaren 13a

 20:00: Conta contes, Ipuin kontalaria katalanez eta euskaraz. Doan.

Apirilaren 19a

-20:00: Karmele Jaio. "Ez naiz ni" liburuaren aurkezpena. Doan.

Apirilaren 20a

-20:00: Joseba B. Lenoir. “Instroak vol.2” diskoaren aurkezpen kontzertua. Doan. 

Apirilaren 22a

-20:00: "Las flores de Baudelaire" liburuaren aurkezpena Gonzalo Garrido egilearekin eta Gregori Dolz editorearekin. Doan.

Apirilaren 23a

-Sant Jordi: egun osoan zehar, Euskal Etxea eta Rambletan liburuak sinatuko dituzte Kirmen Uribe eta Harkaitz Cano idazleek.

Apirilaren 23a

-20:00: Harkaitz Cano idazleak "Twist" eleberria aurkeztuko du. Doan.

Apirilaren 24a

-20:00: Terra Lliure: Punto de partida (1979-1995) Una biografía autorizada. Liburuaren aurkezpena, Carles Benítez eta Joan Rocamorarekin. Doan.

Apirilaren 25a

-20:00: Hedoi Etxartek "Sinplistak: L’art i la propaganda són el mateix" hitzaldia eskainiko du. Doan.

Apirilaren 26a

-20:00: Mihiluze. Euskara ikasleentzako lehiaketa.

Apirilaren 27a

-20:00: Sleepwalker’s station, kontzertua. Sarrera 5€ (bazkideak doan).

Informazio gehiago Euskal Etxearen webgunean, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia