euskal diaspora eta kultura
2012/09/27
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Igandetik urriaren 10era bitartean euskal zinema ikusteko aukera izango da Erresuma Batuko hiriburuan, “London Spanish Film Festival” jaialdiaren barruan. Jaialdiak Euskal zinema sail berezia eskainiko du eta “Arriya”, “Bertsolari”, “Emak Bakia Etxea” eta “Extraterrestre” luzemetraien emanaldiak egingo dira Lumiere zinemetan.
Lehen saioa igandean izango da, "Arriya" filmearekin. Pelikula honen aurretik Aritz Morenoren "Bucle" laburmetraia emango da. Urriaren 3an "Bertsolari" dokumentalaren txanda izango da eta Asier Altuna zuzendaria bertan izango da filmea aurkeztu eta ikusleekin solasteko. Aurretik, Gregorio Muroren "Zeinek gehiago iraun" laburra emango dute.
Urriaren 7an "Emak Bakia Etxea" dokumentala izango da ikusgai eta urriaren 10ean "Extraterrestre" luzemetraia eta Jose Mari Goenagaren "Lagun minak" laburmetraia emango dituzte. “Extraterrestre” pelikularen ostean, ikusleek filmeari buruzko galderak egin ahalko dizkiote Julian Villagran aktoreari.
Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiak, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eta Kimuak programak babestutako ekimena da “Basque Window” delakoa.
-Informazio gehiago, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus