euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haize Hegoa partaide Montevideon Municipio CHko Gizatalde Azokan eta prest dagoeneko Bahia Blancara bidaiatzeko

2024/11/07

Haize Hegoako Eusko Indarra dantza taldea 2024ko ‘Municipio CH’ko Gizataldeen Azokan Euskal Herriaren ordezkari Montevideoko ‘CH’ Udalak –Uruguaiko hiriburua osatzen duten udaletako bat– antolatutako Gizataldeen Azokako hirugarren edizioa joan den igandean, azaroaren 3an, egin da bertako Batlle Parkean. Eguerditik ilundu arte hogeita hamar bat gizataldek hartu zuten parte jaialdian, euren ohiturak eta kultura publikoari erakutsiz horretarako propio ezarritako hamaika standetan zein taulen ...

Gehiago irakurri...


Kimuak-eko 5 film labur Azulgo Jaialdi Cervanteszalean erakutsiko dira, ikurrina gizataldeen desfilean partaide

2024/11/07

Azulgo Gure Txokoak Kimuak-en katalogoko euskal film laburren selekzio bat proiektatuko du 18. Cervantino Jaialdian “Ametsak eta ausardia” lelopean, 18. Jaialdi Cervanteszalea egingo da Azulen, azaroaren 11tik 18ra. Festival Cervantino-ren programazioaren barruan, hitzaldiak eskainiko dira hezkuntza-alderdi desberdinak ikutuz, hainbat diziplinatako artistak gonbidatuta eta jorratuko dira besteak beste arte bisualak, antzerkia, dantzak, musika, argazkilaritza, artisautza, zinema eta diseinua. Azulgo Gure Txokoa Euskal ...

Gehiago irakurri...


AEB Hauteskundeak: Katherine Bidegaray juje euskaraduna hautatu dute Montanan estatuko Gorte Goreneko kide

2024/11/06

Hauteskunde gaua, 2024ko azaroaren 5ekoa, Katherine Bidegaray Montanako epaile euskalduna (erdian gorriz) familia eta lagunekin Trump eta aukera errepublikanoak nagusitu diren hauteskunde hauetan, Montana estatuan, hauteskunde orokorrekin batera egiten ziren maila lokaleko gainerako bozken artean, Estatuko Gorte Goreneko epaile bat ere hautatzen zuten, besteak beste, eta lehian ziren bi hautagaietan, baten deitura bereziki ezaguna egiten zaigu euskaldunoi, Katherine Bidegaray. Izan ere, euskalduna da Katherine, Kathy lagunentzat, ...

Gehiago irakurri...


Askatasunaren Bidea elkarteko ikertzaileak bertako euskal immigrazioaz mintzatuko San Miguelgo III. Historia Kongresuan

2024/11/06

Askatasunaren Bidea elkarteak ikerketa aurkeztuko du San Miguel herriko III. Historia Kongresuan, herri horretan euskal immigranteek egindako jarduerei buruzkoa Askatasunaren Bidea Euskal Argentinar Elkarteak San Miguel herriko (Buenos Aires probintzia) III. Historia Kongresuan parte hartuko du bertako euskal immigrazioari buruzko ikerketa lan bat aurkeztuta. Kongresua ostiralean, azaroaren 8a, eta 9an, larunbata, burutuko da, San Miguelgo Artxibo eta Museo Historikoa antolatzaile dela, honen egoitzan. Aurkeztuko dute lana Mariana Fernández ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu 2024rako 15 hautatuak adierazi ditu: 13 Argentinako, 2 AEBko eta uruguaitar bat

2024/11/05

Gaztemunduko 2023ko parte hartzaileak Donostian Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarrean Urkullu lehendakariarekin Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren 2024ko edizioko hautatuak adierazi ditu gaur, EHAA buletinean argitara eman duen Ebazpenaren bidez. Euskal Etxeetako kide diren 15 gazteen artean 13 argentinarrak dira, bi AEBkoak eta bat uruguaitarra. Gogoratu Gaztemundu 2024 hilabete eskas barru egingo dela Gasteizen, abenduaren 1etik 15era eta euskal dantza izango duela ardatz, partaideak, izan ere, munduko ...

Gehiago irakurri...


Zabalik da egoera larrian dauden kanpoko euskal gizataldeetako pertsonentzako 2024ko dirulaguntza deialdia

2024/11/04

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria (EHAA) buletin ofizalak gaur astelehena, azaroaren 4a, eman du argitara 2024ko urriaren 23ko, Eusko Jaurlaritzaren Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren Ebazpena euskal etxeei dirulaguntzak ematen diena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko. ...

Gehiago irakurri...


Haizebegi jaialdiak islandiako Baskasetur proiektua solasgai hartu eta euskal baleazaleen bertako presentzia jorratu zuen

2024/11/04

2024ko ‘Haizebegi' jaialdiak Baskasetur proiektu euskal-islandiarrarekin lotutako hainbat jarduera batu ditu ‘Haizebegi, musikaren munduak’ izeneko arte, zientzia eta gizarte jaialdia pasa den urriaren 3tik 13ra egin da aurten, Baionan. Hamar eguneko programa barruan Baskasetur proiektuari lotutako hainbat jarduera burutu ziren jaialdiaren bigarren astean. Gogoratu Baskasetur proiektua Islandian euskal zentro bat sortzeko xedearekin sortu zela, irlaren mendebaldeko fiordoen Strandir eskualdeko ...

Gehiago irakurri...


Argentinako 2024ko Euskal Aste Nazionalaren Programa eguneratua, azaroaren 9tik 17ra Bahia Blancan

2024/11/01

Motorrak berotzen, Bahia Blancako dantzariek (irudian) Udal Antzokian burututako Gizataldeen Zentroko Musika eta Dantza Jaialdian parte hartu berri dute, beste 9 dantza eta musika talderekin. Orain, Euskal Asteari begira Aurten bere 125. urteurrena ospatzen ari den 'Union Vasca' Bahia Blancako Euskal Etxea da 2024ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren antolatzailea eta adierazi berria du azaroaren 9tik 17ra bitartean ostatatuko duen ekitaldi honen programaren bertsio "osatu eta behin betikoa". Jakina denez Euskal Aste Nazionala Argentinako euskal komunitateak urtero eratzen duen hitzordu nagusiena da, FEVA edo ...

Gehiago irakurri...


Korrontzi edo Xabi Aburruzaga gisako artistak eta erakunde eta politika ordezkari ugari Bahia Blancara Euskal Astera

2024/11/01

Korrontzi taldeak, Agus Barandiaran buru, joko du Bahia Blancan 2024ko Euskal Astean. Beste trikitikari aparta bat ere arituko da, Xabi Aburruzaga (lauki txikian). Arg. Korrontzi eta Jose Mari Pastor-Deia Astebete pasexe bakarrik 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Ekitaldia luze itxaron izan dute askok, Argentina osoko lagunekin berriz elkartzeko aukera emango baitie, eta Union Vascakoei, gainera, Euskal Etxearen 125 urteko ospakizunei amaiera egokia ematea, “soka bera”ri lotuta, urteurrenaren leloak adierazten duenez. Hitzordua Bahía Blancan, azaroaren 11tik 17ra izango da, eta Argentinako eta ...

Gehiago irakurri...


'Zinzindurrunkarratz', 'Bidasoa 2018-2023' eta 'Bolante baten historia' partaide aurten Berlingo Euskal Zinemaldian

2024/10/31

Berlingo Euskal Zinemaldiak eusjarazko hiru titulu emango ditu azaroaren 15etik 17ra Hiru euskal film proiektatuko ditu Berlingo 'Gernika' Kulturverein Euskal Etxea antolatzaile duen "Baskische Filmfest" edo Euskal Zinemaldiak 2024ko edizioan. Zikloko lehena, azaroaren 15ean, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 (2023) izango da. Pelikula eman eta gero Alaine Aranburu kazetariarekin mintzatzeko aukera izango du publikoak. Bidasoa 2018-2023 filmak Frantziako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia