Buenos Aires, Argentina. Atzo argitaratu zuen FEVAk Euskara Mundua programaren Neguko Barnetegia iragartzeko bideoa. Barnetegiaren berri emateaz gain, beste helburu polit bat du iragarkiak: Federazioak martxan jarriko duen esparru birtual baten hasieraren berri ere ematea. “Asmoa da", azaldu zaio FEVAtik EuskalKultura.eus-i, "itxialdia bukatu eta gero teknologiak ematen dizkigun aukera hauekin lan egiten jarraitzea, Argentinan dauden distantziak laburtu eta ekitaldietan gero eta partaidetza handiagoa lortzeko”.
Lau irakasle arduratuko dira Barnetegiko eskolez: Argentinatik, Cecilia Canz (Euskaltzaleak, Buenos Aires), Ines Olazabal (Gure Etxea, Tandil) eta Laurato Pincheira (Denak Bat, Mendoza) izango dira, eta Uruguaitik, Andrea Bella (FIVU,Montevideo). Argentina, Brasil, Txile eta Uruguaiko 32 ikasle-irakaslek hartuko dute parte, koordinatzaile FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Kinku Zinkunegi.
Partaideak:
-Agustina Olaizola (General Rodriguez, Argentina)
-Agustina Zaldua (Salto, Uruguai)
-Alejandra Persig (Rosario, Argentina)
-Brian Williams (Eusketxe, CABA, Argentina)
-Catalina Arrarás (Chascomús, Argentina)
-Cecilia Olivera (Cañuelas, Argentina)
-Darío Di Giorgi (Mendoza, Argentina)
-Dina Antonini (Laurak Bat, CABA, Argentina)
-Elisa Goya (Corpus Christi, Argentina)
-Eneka Córdoba (Comodoro Rivadavia, Argentina)
-Enzo Damelio (Macachín, Argentina)
-Eugeio Aldacour (Bahía Blanca, Argentina)
-Gabriela Allaria (Confluencia, Argentina)
-Guadalupe Arocena (Saladillo, Argentina)
-Jorgelina Chapartegui (Santa Rosa, Argentina)
-Juliana Conceicao (Sao Paulo, Brasil)
-Magdalena Pastor (La Plata, Argentina)
-Maite Salsamendi (Azul, Argentina)
-Maria Cecilia Medina (Sao Paulo, Brasil)
-María Inés Betancour, Salto, Uruguai)
-María Noel Abella (FIVU, Montevideo, Uruguai)
-María Silvia Soloaga (Posadas, Argentina)
-Mincha Niró (San Nicolás, Argentina)
-Natalia Urcola (Gral Belgrano, Argentina)
-Oscar Damiani (Villa María, Argentina)
-Raimundo Riquelme (Santiago, Txile)
-Roberto Aguirre (CVF, CABA, Argentina)
-Sandro Linares (Viedma, Argentina)
-Santiago Benavidez (Tandil, Argentina)
-Santiago Motoliu (Euskal Erria, Montevideo, Uruguai)
-Susana Siccardi (Maipú, Argentina)
-Tomás Uriz (Mar del Plata, Argentina)
Gogora dezagun Euskara Munduan programa Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duela, Argentinan FEVAren eskutik. Izan ere, ongietorria ikasleei Etxepare Institutuaren izenean Kinku Zinkunegik emango die, eta FEVArenean, federazioako lehendakaria den Arantxa Anituak. Ikastaroa Schoology plataforman ostatatuko da, ikasleak bi taldetan antolatuko dira eta bi asteetan zehar Euskal Herriko, Argentinako, Txile eta Uruguaiko lagunen bisitak jasoko dituzte ‘euskaraz bitarteko”.
[2020ko Neguko Barnetegi birtualaren aurkezpena (bideoa, FEVA)]
[Neguko Barnetegi birtualean parte hartzeko aholku batzuk (bideoa, FEVA)]