euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar hasiko da Boisen Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegia, Baztarrika sailburuordea ere bertan

2007/04/19

Patxi Baztarrika, Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Txilen emandako hitzaldi batean
Patxi Baztarrika, Hizkuntz Politikarako sailburuordea, Txilen emandako hitzaldi batean

PUBLIZITATEA

Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea Boisen dago, hango Estatu Unibertsitateak antolatu duen International Conference of Basque Studies delakoan parte hartzeko. Baztarrikak euskararen egoerari buruzko hitzaldia emango du mintegian eta Basque Studies Consortium taldea sortzeko egingo den bilkuran parte hartuko du. Talde honek Eestatubatuetako unibertsitateetan Euskal Ikasketa Programak sortu eta bultzatzea du helburu.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Lorea Bilbao Nazioarteko Unibertsitateetako euskara lektoregoen zuzendari arduraduna Estatu Batuetara bisitaldia egiten ari dira egunotan, Boisen bihar hasiko den Euskal Gaiei Buruzko Nazioarteko Konferentzian parte hartzeko. Mintegiak hiru eguneko iraupena izango du eta bertan hizlari izango dira, besteak beste, Alec Reid apaiz iparirlandarra, euskal bake prozesuari buruz mintzatuko dena, eta Ibon Mendibelzua, Euskadiko ordezkaria Bruselan.

 

Gaur bertan hasiko da Baztarrika eta Bilbaoren bisitaldiaren bilera eta topaketa agenda. Gaur goizean Boise State Universityn izango dira, bertako Language Resource Center eta euskarazko klasea bisitatzen. Jarraian Boiseko Ikastola bisitatuko dute eta ondoren bazkaria izango dute Boiseko Euskaldunak taldeko ordezkariekin. Arratsaldean, aldiz, Boise State unibertsitateko Basque Studies

zentruko arduradunekin bilduko dira.

 

Bihar, Euskal Gaiei Buruzko Nazioarteko Mintegiaren argitan, Baztarrika eta Bilbaok Basque Studies Consortium

taldearen sorrera bilkuran parte hartuko dute. Talde honen helburua estatubatuar unibertsitateetan Euskal Ikasketa Programak sortu eta bultzatzea da. Patxi Baztarrika sailburuordearen bisitako ekitaldiak larunbatean bukatu dira, euskal ordezkariak euskararen egoera eta nazioarteko ahedapenari buruz emango duen mintzaldiarekin.

 

Euskal Ikasketak AEBtako unibertsitateetan

 

 

Basque Studies Consortium delakoa sortzeko bilera egingo da larunbatean, Mintegiaren barruan. Bilera honetan taldearen helburuak finkatu eta helburu horiek lortzeko etorkizunean emango diren pausuak aztertuko dira. 'Ekimena orain urtebete jaio zen, Boiseko Estatu Unibertsitateko Basque Studies Center-ek bultzatuta', azaldu dio BasqueHeritage.com-i John Ysursak, Euskal Ikasketa zentruko irakasle eta Consortium

aren bultzatzaileetako batek.

 

Lehen bilera honetan parte hartuko dutenen artean Estatu Batuetako hainbat unibertsitateetako ordezkariak izango dira. Ikastetxe hauetako batzuk euskal ikasketa programak euren kurrikulumetan sartzeko interesa agertu dute; beste batzuk, Reno-Nevadako Unibertsitatea kasu, aintzindari izan dira programa hauen sorreran. Hauezaz gain euskal amerikar komunikateko eta Eusko Jaurlaritzako hainbat ordezkari ere izango dira bilkuran. 'Elkar ezagutu eta proposamenak sortzen duen interesa ikusteko bilera bat izango da', argitzen du Ysursak. 'Aurrerago Consortiumaren helburuak lortzeko erabili daitezkeen bideak aztertuko genituzke: izan journal

(aldizkari espezialdu) baten sorrera, izan irakasle trukaketa irakasgai desberdinak irakasteko...', aurreratzen du. Edonola ere deialdiaren erantzuna oso baikorra izan da eta Idaho, Kalifornia eta Oregon estatutako hainbat unibertsitateko arduradunek parte hartuko dute bileran.

 

Partehartzaileen zerrenda

 

 

Unibertsitate eta ikastetxeetako partehartzaileak honokoak izango dira:

 

-James Reece, UNIVERSITY OF IDAHO

-Bessie Katsilometes, IDAHO STATE UNIVERSITY

-Ben Earwicker, NORTHWEST NAZARENE UNIVERSITY

-Kathy Siebold, ALBERSTON COLLEGE OF IDAHO

-Russ Tremayne, COLLEGE OF SOUTHERN IDAHO

-Joxe Mallea, Sandra Ott, Xabier Irujo; CENTER FOR BASQUE STUDIES NEVADA-RENO

-Jacquelyn Ann K. Kegley y Stephen Gamboa, CALIFORNIA STATE UNIVERSITY, BAKERSFIELD

-Viola Miglio, UNIVERSITY OF CALIFORNIA, SANTA BARBARA

-David Laraway, BRIGHAM YOUNG UNIVERSITY

-Kevin Hatfield, UNIVERSITY OF OREGON

-Gerry Hampshire, TREASURE VALLEY COMMUNITY COLLEGE

 

Euskal-amerikar erakunde eta taldeen ordezkariak:

 

-Mary Gaztambide, President, North American Basque Organizations

-Patty Miller, Executive Director, Boise Museum & Cultural Center

-Pete Cenarrusa, Cenarrusa Center of Basque Studies

-Jack Olson, Director, Boise Euzkaldunak Inc.

-Cathleen Acheritogaray, Esther Bidaurreta, Basque Educational Organization

-Dr. Emilia Doyaga, Vice President, Society of Basque Studies of America

 

Gonbidatuak:

 

-Lisa Corcostegui

-Pedro Oyarzabal

-Sam Snodgrass

-Aitor Sotes, Basque Government delegate

-Patxi Baztarrika, Basque Government delegate

-Lorea Bilboa, Basque Government delegate

 

 

Lotura interesgarriak

 

 

Mintegiaren programa osoa

NABOren Astero berri buletinean

 

 

North American Basque Organizations (NABO)

www.nabasque.org

 

 

Basque Studies Center, Boise State University, Boise, ID

http://basquestudies.boisestate.edu

 

 

Alec Reid Boiseko Euskal Ikasketen Nazioarteko Mintegian

BasqueHeritage.come-n argitaratua 2007ko martxoaren 30ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia