euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu honetan hasiko da Arrecifesen Hego Ameriketako euskara irakasleentzako lehenengo nazioarteko barnetegia

2008/07/25

Artxiboko irudian, HABEk, FEVAk eta 'Ibai Guren' Euskal Etxeak aurretik antolatutako euskara barnetegi bat, Entre Rios probintzia argentinarreko Paraná hirian
Artxiboko irudian, HABEk, FEVAk eta 'Ibai Guren' Euskal Etxeak aurretik antolatutako euskara barnetegi bat, Entre Rios probintzia argentinarreko Paraná hirian

PUBLIZITATEA

Larunbat honetan abiatuko da Argentinako Arrecifesen aurten lanean hasi den nazioarteko euskara taldearen lehenengo barnetegia. HABEren eskutik, Hego Ameriketako zenbait herrialdetako ikasle --tartean Txileko lau, Uruguaiko zortzi, Peruko bat, Brasilgo bi, eta Kolonbiako bat-- Argentinatik gehituko zaizkien beste hamaseirekin batera, aurrez aurreko eskoletan arituko dira, joan den martxoan hasi zuten ikasturtea orain artean urrunetik ikasi ondoren.

Arrecifes, Argentina. Euskara Munduan programaren baitango Argentinan Euskaraz 2004–2007ko proiektua amaiturik, eta izan zuen arrakasta ikusita, HABEk Diasporako beste herrialde batzuetara zabaldu du euskara irakasleak trebatzeko programa. Hego Ameriketako ikasle-irakasleek osatutako taldea joan den martxoan abiatu zen aurreko taldeek (Diaspora I eta IIk) erabilitako metodologia berdinarekin, esan nahi baita urrutitik ikasiz --irakaskuntza remotoa baliatuz-- eta urtero aurrez aurreko bi barne-ikastaro deituz. Aurrez-aurreko ikastaro horietako lehenaren txanda heldu da orain eta larunbat honetan, lehenbizikoz, nazioarteko ikasle-irakasle talde honek astebeteko ikastaroan hartuko du parte Arrecifesen. Aldi berean, Diaspora-II taldeko ikasleek euren ibilbideari eutsiko diote, Arrecifesen elkar topatuz, irakasleak Euskal Herritik etorriak zein Argentinakoak izango dituztela.

Klaseetako ordutegia goizeko 9:00etatik 11:00etara eta 11:30etatik ordu batera izango da. Arratsaldez, berriz, 6:00etatik 7:00etara eta 7:30etatik, 9:00etara. Ikasleak Hotel Arrecifesen geratuko dira eta otorduak “Rico y Natural” ostatuan egingo dituzte, adierazi diote EuskalKultura.com-i antolatzaileek.

Ikastaroaren ardura zuzena hartuko dutenak Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Iraia Saez de Viteri irakaslea izango dira, Euskal Herritik propio etorriak. Irakasle argentinarren laguntza ere izango dute eta bertan arituko dira Gabriela Mendia Buenos Aireskoa; Natalia Hormazabal San Nicolasekoa; eta Cecilia Cenoz Tandilgoa.

Datorren astean, FEVAren bilera

Bestalde, larunbat goizean FEVA batzartuko da. Bilera honetan Kinku Zinkunegik euskara txostena aurkeztuko du, eta edonola ere bildutakoek aztergai hatuko dituzten puntuen artean aipa daiteke 2011ko Euskal Astea Necochean antolatzeko eskaera, Euskaditik etorriko diren gonbidatuak, aurtengo Euskal Astea, eta FEVAko diru kontuak.

Aipatu, azkenik, abuztuaren hiruan Arrecifeseko 'Euskaldunak Denak Bat' Euskal Etxeak San Ignazio eguna ospatuko duela. Goizeko hamarretan San José de los Arrecifes parrokian meza izango da; eguerdian, euskal etxeko areto nagusian, bazkaria; eta arratsaldean, dantzariak eta Maral eta Tumbao musika taldeak aurkeztuko dira.

Barnetegiko partaideen zerrenda

  Euskal Etxea Udalerria Izen-abizenak
1 Eusko Aterpea Gral. Rodríguez Alicia B. Itcea
2 Denak Bat Mendoza Lautaro Hernán Pincheira
3 Denak Bat Mendoza Alicia Aguirre
4 Euskal Erria Montevideo M.Gabriela Azarola
5 Haize Hegoa Montevideo Carlos Costa Paz
6 Gure Ametza Rio Cuarto Pablo Cufre
7 Gure Etxea  Tandil María Beatriz Poumé
8 Hiru Erreka Tres Arroyos Mariana Erneta
1 Euskaldunak Denak Bat Arrecifes Victoria Abásolo
2 Gure Txokoa Azul Evelia Bianchi
3 Gure Txokoa Azul Elisabet Etchegaray
4 Danak Bat Bolívar Maider Bilbao
5 Euskal Etxea C. Rivadavia Lilian Borquez
6 Eusko Biltzar Coronel Pringles
Juanita Zubizarreta
7 Beti Aurrera Chivilcoy Marta Invernoz
8 “Toki Eder” José C. Paz Jose C Paz Ma. Fernanda Itziar Mohr Andrés 
9 “Toki Eder” José C. Paz Jose C Paz Mayra Belén Cabezas
10 Itxaropen Saladillo Paulina Lorda
11 Euskal Sustraiak Trenque Lauquen Alejandra Mariela Bengoechea
12 Beti Aurrera Aberri Etxea    Viedma Reca, Silvia Angélica
13 Beti Aurrera Aberri Etxea    Viedma Azcarate, Mario
14 Beti Aurrera Aberri Etxea    Viedma Etchegaray, Delia Beatriz
15 Eusko Alkartasuna São Paulo São Paulo Karolina Salazar de Goitia
16 Eusko Alkartasuna São Paulo  São Paulo Oskar Goitia Duran
17 Euskal Etxea Bogotá Alejandro Cadena Sierra
18 Euzko Etxea Santiago Santiago Alvaro Montes de Oca
19 Euzko Etxea Santiago Santiago Rodolfo Reyes
20 Eusko Etxea Valparaiso Valparaiso Gustavo  Ossa 
21 Eusko Etxea Valparaiso Viña del Mar Francisco  Pinedo
22 Euskal Etxea Lima Gilda Cecilia Barrarín Zavala
23 Haize Hegoa Montevideo María Belén Rodríguez Assandri
24 Gure Etxea Rosario Uruguai Gimena Corales
25 Gure Etxea Rosario Uruguai Claudia Otero
26 Ibai Ondoko Etxea Carmelo Noemí Rivero
27 Ibai Ondoko Etxea Carmelo Ana Ariztia
28 Haize Hegoa Montevideo Karina Fernandez 
29 Haize Hegoa Montevideo Andrea Bella
30 FIVU Montevideo Vicente de Lucía
31 Euskal Erria Montevideo Martín Zabalza
32 Euskal Erria Montevideo Rodrigo Nequesaurt
 33 Euskaldunak Denak Bat Arrecifes Marianela Rimini Azarola
Bertaratuko ez diren partaideak
ez Eusko Etxea San Juan Lucia Maturana de Ramos
ez Danak Anaiak Bragado Maria Amelia Dadet
ez Denak Bat Mendoza Mariana Perez Mora
ez Euskalerria Montevideo Lorena Martin
ez Saltoko Euskaldunak Salto, Uruguay Alice Junicotenea
ez Gure Etxea Santa Fe Matias Garat
ez Denak Elkarrekin Cnel. Dorrego Florencia Bermudez

 

Lotura interesgarriak

HABEren webgunea
www.habe.org

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia