Euren 10-15 urte arteko haurra uda honetan NABOk (Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioa) antolatzen duen Udalekura eraman nahi duten gurasoek erne ibili beharko dute aurten ere, aurrekoetan bezala asko izango baitira egoera berean egongo diren aita-amak eta mugatuak, berriz, parte hartzeko dauden tokiak. 2016an Utah-ko Salt Lake Cityn egingo den Udalekun izena emateko epea bihar asteartea, arratsaldeko 6etan irekiko da, emailez. Lekuak oso minutu gutxitan buruan betetzea espero da.
Salt Lake City, AEB. Salt Lake City izango da 2016 honetan NABOko Udalekuk gertaleku izango duen hiria eta bertako Basque Club of Utah elkarte antolatzailea. Parte hartzeko kuota 375 dolarrekoa da eta ekitaldiaren egunak uztailaren 10etik 22ra izango dira. Aurreko urteetan bezala, ordea, gehiago dira parte hartu nahi duten gaztetxoak ez eta egiazki dauden lekuak, beraz parte hartzea, izena emateko ordenaren arabera egingo da, behin horretarako epea zabaldu eta gero bihar martxoaren lehena, arratsaldeko 6:00etan, PST (Pacific Standar Time, edo hobe ulertzeko San Frantziskon ordu hori denean, Euskal Herrian asteazken goizaldeko 3:00etan). Gurasoek lasterketa modura eman beharko dute izena, segundu batzuk atzeratzeak euren haurrak aurten parte hartu ahal ez izatea ekar baitezake.
Informazio hau guztia ongi baino hobeto azaldu du joan den asteko Astero NABOren kazetak.
Parte hartzeko izen-emate orrialdea hemen topatu ahal izango duzu. Eta, orokorrean, Udalekuri buruzko jakin beharreko informazio guztia, hemen.