euskal diaspora eta kultura
2010/03/19
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Chascomuseko Euskal Etxetik, elkarteko Zuzendaritza Batzordeak oharra zabaldu du martxoaren 6an eta 13an eskolarako tresnak bilduz garatutako ekitaldiak lortutako arrakastaren berri emanez. Ekimena, berez, herriko zenbait gizabanako eta elkartek aitzinarazi dute Juntos por un útil escolar (elkarrekin, eskolarako tresna bat lortzearren) esloganpean, eta bihar larunbata, martxoaren 20ean amaituko da.
Euskal Etxeak, beraz, gonbidapena luzatzen die Zingirako Euskaldunak-eko bazkide eta lagunei, eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei, Euskal Etxera hurbil daitezen, bihar iluntzean hain zuzen, elkarteak bere Ohiko Bitzar Orokorra egingo baitu arratsaldeko zazpuetatik aurrera, eta biharko saioa bukatu arte ateak zabalik eukiko dituzte kanpainarako tresna eta gaiak hartzeko.
Aldi berean, Euskal Etxetik eskertu nahi zaie euren lankidetza orain arte laguntzaile ibili direnei, gauzak ematen zein guztia antolatzen, bereziki Inés Alfonsín, Alfredo Giles, Belma Moyano de Giles, Soledad Greco, María José Saulo, Marcelo Astoreca, Guillermo Olaechea, Candela Olaechea, María Usaola de Aenlle, Gustavo Pozzi, Karina Lissi, César Arrondo eta Nicolás Espósitori. Langintza honetan lankide izan dira baita ere Iporá auzoko Sustapen Elkartea, Juan Jose Cano presidentea medio; eta Erakundearteko Harremanetarako Udal Zuzendaritza, Carlos Zuazubiscar-en bidez. "Horiei guztiei geure esker beroenak", bukatu dute Zingirako Euskaldunak-ekoek oharra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus