Bihar asteartea bilduko da Gasteizen, Lehendakaritzaren egoitzan, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea. Lehendakariaren organo aholkuemaile honek urtean behin bildu behar du gutxienez, eta kideen artean Lehendakaria eta Kanpo Harremanetarako arduradunez gain, administrazioaren maila desberdinetako kideak ditu, zenbait gizarte erakundetako kideak eta baita euskal etxeen hiru ordezkari ere: biharkoan, Arantxa Anitua (Argentina), Lorea Palacios (Mexiko) eta Unai Lauzirika (Alemania)
Vitoria-Gasteiz. Lehendakaria buru duen Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bihar asteartean, urtarrilaren 30ean, egingo da Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan egoitzan, 16:00etan.
Biharko kasuan, gai zerrendak honako gaiak baitaratzen ditu:
1) Aholku Batzordearen kide berrien izendapena
2) Aurreko bileraren akta irakurri eta onartzea
3) Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2017. urtean burututakoaren berri ematea eta 2018. urtean burutu beharrekoen aurrerapena
4) 2018-2020 aldirako Basque Country Estrategiaren gaurkotzea
5) Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko proposamena
6) Galdera-erantzunak
Lehendakaria buru duen organo honetako kide dira Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Jaurlaritzako zenbait departamentutako ordezkariak, hiru foru aldundietako ordezkariak, zenbait erakundetako ordezkariak (Legebiltzarreko taldeak, EUDEL, Euskaltzaindia...) eta euskal etxeen hiru ordezkari, Mundu Batzarrak hautatuak. Kasu honetan Arantxa Anitua (Argentina), Lorea Palacios (Mexiko) eta Unai Lauzirika (Alemania) dira hiru kide horiek.