Madril, Espainia. Etxepare Euskal Institutuaren eta Madrilgo Complutense Unibertsitatearen arteko hitzarmenari esker euskara eta euskal kultura alorreko irakasle berri bat izango du unibertsitate madrildar honek. Izan ere bihar, ekainaren 16an, bukatuko da Euskal Herritik kanpo irakasle izateko eskaintza berrira aurkeztu nahi dutenentzako izen-emate epea. Prozesuan parte hartzeko, aski da unibertsitatearen webgunean kontsultagai dagoen informaziora jotzea.
2022-2023 ikasturterako lanaldian ariko da pertsona hautatua, eta euskara eta euskal kultura klaseak emango ditu.
Parte hartu nahi dutenek eskabide-ereduaren bidez adierazi beharko dute, webgunean dagoena, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuz.