Buenos Aires, Argentina. Tailerra atzo hasi zen (izena emateko epea bihar arte dago zabalik) eta otsailaren 28an bukatuko da. Proposamena maila ertaineko abeslariei dago zuzenduta, Pablo Banchi eta Miguel Pesce maisuen esku, eta garai eta estilo anitzeko koruentzako propio egindako obrak landuko dira. Saioak egunero dira, iluntzeko 7:30etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, eta kostua 900 pesokoa da, ikasmateriala barne.
Ikastaro trinkoari amaiera emateko, erakusketa ‘informal bat eta a capella’ egingo dute abeslariek, ikastitakoa lagunen edota ahaideen aurrean aurkezteko. Informazio gehiago eskatu edo izena emateko, idatzi migpeshe@yahoo.com helbidera.
Bestalde, Lagun Onak Abesbatza egun hauetan ari da osatzen 2020rako egitaraua eta izan bezain laster bere weborrian ipiniko du. Webgunean topa daiteke Koralaren kide-laguntzaile bihurtzeko aukera, 80 urtetik gora dituen euskal argentinar musika erakunde honi laguntzeko aukera aparta.
Abesbatza Facebooken, hemen.