euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar aurkeztuko dute Resistencian (Argentina) 'Guregandik', Arturo Campion Ikasketa Gunearen urtekaria

2007/08/23

'Guregandik'en hirugarren zenbakiaren azala
'Guregandik'en hirugarren zenbakiaren azala

PUBLIZITATEA

Aurten bere hirugarren zenbakira heldua da Guregandik, Buenos Aires probintziako Laprida herriko Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak plazaratzen duen aldizkari akademikoa. Argentinako hainbat tokietan aurkezten dutelarik, biharkoan Chaco probintziako hiriburuari, Resistenciari, egokitu zaio, César Arrondo UNLPko irakasle eta Guneko zuzendaritzakoak bertako Medioen Museoan emango duen hitzaldi baten baitan, Chacoko Euskal Etxearekin batera antolatutako ekitaldian. Euskal kultura eta historiarekin zerikusia daukaten hamar artikuluk osatzen dute Guregandik-en azken ale hau.
Izen osoa Arturo Campion Euskal Kultura eta Nazionalismoari buruzko Ikasketa Gunea du izena elkarteak (Centro de Estudios sobre Cultura y Nacionalismo Vasco) eta duela lau bat urte sortu zen Argentinan, Lapridako Euskal Etxearen babesean, euskaldunekin, euren kultura eta abertzaletasunarekin zerikusia daukaten gaiak ikertzeko, bereziki argentinar agertokian gertatutakoak, eta ikertzearekin batera ezagutarazi eta hedatzeko euskaldunen, euskal-argentinarren eta argentinarren artean. Asmo horrexekin Gunea 'Guregandik' hasi zen argitaratzen, aurtengoan bere hirugarren zenbakira iritsi den aldizkaria.

Hamar dira biltzen dituen artikuluak, elkarteko kideek zenbait gairi buruz idatzitakoak. Hona egileak eta artikuluen izenburuak. Bakarra da euskaraz, gainerakoak gaztelaniaz, tituluengatik ondoriozta daitekeenez:

-María Verónica Domingo: Pello Mari Otaño, Argentinan euskaraz ehun urte baino gehiago

-Fabio Javier Echarri: Vascos en el Chaco, protagonismo individual y colectivo

-Norma Beatriz Ríos: Historia de la danza vasca en Argentina, sus iniciadores

-Gustavo Provitina: El silencio que se rompe

-María Eugenia Cruset: El nacionalismo irlandés

-César Arrondo: Florencio Markiegi, alcalde de Deba, patriota vasco

-José Domingo Ormaetxea: Mensaje de Guernica a las Américas, el legado del lehendakari Aguirre

-Leandro Etchicury: Euskal Herria y la necesidad de un consenso democrático

-Eduardo Torry Mendioroz: Modelo para armar, apuntes sobre identidad vasca en Argentina

-Angeles de Dios Altuna de Martina: María de Maeztu

-Francisco Esteban Laphitz: sail berri bati dagokio, 'Documentos' izenekoa, interes berezikoak izan daitezkeen dokumentu, hitzaldi edota artikuluak biltzen dituena. Honakoan, apez arizkundar ospetsu honek 1904an jatorriz La Baskonia aldizkari euskal argentinarrean argitaratutako artikulu bat birrargitaratzen du.

César Arrondoren hitzaldia eta Guregandik-en zenbaki berriaren aurkezpena ostiralean, abuztuak 24, egingo dira, gaueko zortzietan, Chacoko Hedabideen Museoan.


LOTURA INTERESGARRIAK

Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen webgunea
www.arturocampion.com.ar

Arturo Campion Guneak Gernikaren 70. urteurrena gogoratu
2007ko martxoaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arturo Campionen bilkura eta webgunearen aurkezpena
2007ko martxoaren 2an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Guregandik'en bigarren zenbakia aurkeztuko Mar del Platan
2006ko urriaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hogei hitzalditik gora euskal etxeen eskura
2006ko maiatzaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Argentinar Euskal Ikasketen lehenengo jardunaldia
2005eko uztailaren 28an EuskalKultura.com-en argitara emana

Magdalena Mouján Otaño hil da
2005eko uztailaren 23an EuskalKultura.com-en argitara emana

'Guregandik' aldizkaria sortu du Arturo Campion Ikasketa Guneak
2005eko ekainaren 16an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia