euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar amaituko da Los Angelesen Euskal Etxeen arteko Munduko XXXIII. Mus Txapelketa

2010/09/03

Aurreko Mundu Txapelketa bateko saioa, Jose Luis Garcia Loza Mus Federazioko kidea guztia ikuskatzen (argazkia EuskalKultura.com)
Aurreko Mundu Txapelketa bateko saioa, Jose Luis Garcia Loza Mus Federazioko kidea guztia ikuskatzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Puri-purian da Los Angelesen jokatzen ari diren Munduko 33. Mus Txapelketa eta gaur bertan jakingo da nortzuk diren bihar finala jokatu duten bikoteak. Euskadiko ordezkariak buruan dira momentuz eta Frantziako eta Argentinako taldeak ere onenen artean ari dira lehiatzen. Hamabi muslari taldek parte hartzen dute txapelketan: Frantzia, Euskadi, Kanada, Mexiko, Argentina, Txile, Australia, Peru, Espainia (bikote bat gehi iazko txapeldunak), Venezuela eta EEBB (bi bikote, antolatzaileak direlako).

Los Angeles, AEB. Kaliforniako Chino, Southern California, Ventura eta Los Angeleseko euskal etxeek antolatu dute aurten Munduko Mus Txapelketa eta, astebetez lehian aritu ostean, bihar jakingo dugu ze bikotek jantziko duen txapela. Partiden emaitzak ia-ia zuzenean jarraitu ahal izan dituzte zaleek antolatzaileek prestatu duten webgunean eta gaur egunean zehar finala nortzuk jokatuko duten argituko da azken saioak jokatu ahala.

Bihar, arratsaldeko seietan, jarriko da jokoan finala eta ondoren partehartzaileek afaria eta dantzaldiarekin bukatuko dute txapelketa Chino Fairgrounds parkean. Etzi, txapelketa dela eta Los Angelesera etorri diren euskal etxeetako muslari eta ordezkariek Chino Basque Club elkartearen Euskal Besta jaiaz gozatzeko aukera izango dute. Egitaraua eta informazio osoa www.globalmus.com webgunean.

PARTICIPATING COUNTRIES (Jokalari eta delegatuak)


FRANCE:
Roger & Pierre Mendiondo
Delegate: Mattin Etchebarne & Albert Aguerre

 

EUSKADI:
Angel M. Rivero & J. Antonio Vicente
Delegate: Jose Luis Garcia

 

CANADA:
Domingo Mihura & Pedro Etchart
Delegate: Mike Etchart

 

MEXICO:
Ramon Benito Zugarramurdi & Antonio Barrera
Delegate: Juan Jose Arrieta

 

 ARGENTINA:
Gustavo Eduardo Perez y Horacio Juan Carrascal
Delegate: Nestor Amilcar García

 

CHILE:
Juan Mendiburu & Juan Carlos Lago
Delegate: Ramon Mendiburu

 

AUSTRALIA:
Jose Lasa & Pedro Altuna
Delegate: Paco Guzman

 

PERU:
Juan Jose Meneses & Juan Raul Noblecilla (also delegate)

 

SPAIN (1): defending champs
Antonio Arratibel Jauregui y Mariano Larrañaga Lasarte

 

SPAIN (2):
Norberto Rodriguez & Andres Fernandez (+ delegate)

 

VENEZUELA:

Ausencio Eguilaz &
Jon Zubiri (+ delegate)


UNITED STATES (1):
Alberto Blanco & Pedro Sanz
Delegate: Pierre Etcharren

 

 

 

U.S. (2): host country has two
Josephine Curutchet & Etienne Jorajuria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia