euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko du Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitateak bere bosgarren edizioa

2013/02/12

Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitatea bere bosgarren ediziora iritsi da aurten
Buenos Aireseko Udako Euskal Unibertsitatea bere bosgarren ediziora iritsi da aurten

PUBLIZITATEA

Bihar irekiko ditu berriz ere ateak Euskal Echea elkarteak sustatzen duen Udako Euskal Unibertsitateak. Aurtengo egitaraua aurreko urteetakoenak baino laburragoa izango da, otsailaren 13tik 22ra. Aldi berean, bi mintegi osagarri eta doako eskainiko ditu bosgarren edizio honek, euskal zineari eta euskal ekonomiari buruz hurrenez-hurren. Eskolak Euskal Echea Institutuaren Sarandi kaleko egoitzan izango dira eta parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik ezagutzak izatea.

Buenos Aires, Argentina. Argentinako euskal gizataldeko hainbat aditu elkartuko dira datozen egunotan Buenos Airesen, Argentinako 'Udako Euskal Unibertsitatea'k (Universidad Vasca de Verano, UVV) antolatutako ikastaroa burutzeko. Ekitaldiek mota askotako proposamenak bilduko dituzte, tartean teorikoagoak direnak, hizkuntza, literatura, historia eta oro har, euskal kulturari buruzko klaseak; eta praktikoagoak, hala nola sukaldaritza eta ikastaroa gainditzeko idazlanak; urtero bezala, kontzertu batek emango dio bukaera ikastaroari. 2013ko edizio honetan, organoak eta txistuak egingo dute bat eskolako kaperan.

Aktibitateak bihar, goizeko 9etan, hasiko dira Sarandi kaleko 735. zenbakiko Euskal Etxea elkartearen egoitzan, eta otsailaren 22ra arte luzatuko dira programa honi jarraituz:

Lehenengo astea:

Otsailaren 13an, asteazkenean,
-9:00etan, ikasleen akreditazioa eta hasiera
-11:00etan, euskaltasunari buruzko sarrera
-12:00etan, Euskal Herriko geografia
Bazkaria
-14:00etan, euskal zinea
-17:00etan, liburutegira bisita

Otsailaren 14an, ostegunean,
-9:00etan, euskal historia
-10:00etan, euskal erakundeak
-11:00etan, euskal jantzi tradizionalak
Bazkaria
-14:00etan, euskal etnologiari buruzko mintegia
-16:00etan, euskal sukaldaritza
-17:00etan, ikastaroa gainditzeko idazlanak egiteko oinarriak

Otsailaren 15ean, ostiralean,
-9:00etan, euskal historia
-10:00etan, euskal erakundeak
-11:00etan, euskal zuzenbidea
-12:00etan, euskal heziketa sistema
Bazkaria
-14:00etan, euskal musika
-17:00etan, bakarkako lana liburutegian

Bigarren astea,

Otsailaren 18an, astelehenean,
-9:00etan, euskal historia
-10:00etan, euskal kirolak 
-11:00etan, Euskal Herriko etorkinak Argentinan 12:00eta, euskal literatura
Bazkaria
-14:00etan, Euskara, oinarrizko ezagutzak
-17:00etan bakarkako lana liburutegian.

Otsailaren 19an, asteartean,

-9:00etan, euskal historia
-10:00etan, Iparralderi buruzko mintegia
-11:00etan, toponimiari buruzko mintegia
-12:00etan, euskal literatura
Bazkaria
-14:00etan, euskal pilota
-15:00etan, arte plastikoak
-17:00etan, bakarkako lana liburutegian

Otsailaren 20an, asteazkenean,

-9:00etan, euskal historia
-10.00etan, Iparralderi buruzko mintegia
-11:00etan, toponimiari buruzko mintegia
-12:00etan, euskal literatura
Bazkaria
-14:00etan, euskal zinea
-17:00etan, bakarkako lana liburutegian.

Otsailaren 21ean, ostegunean,

-9:00etan, euskal historia
-10:00etan, Iparralderi buruzko mintegia
-11:00etan, Euskal Herriko ekonomia
Bazkaria
-14:00etan, euskal etnologiari buruzko mintegia
-16:00etan, euskal sukaldaritza 
-17:00etan, bakarkako lana

Otsailaren 22an, ostiralean,
-9:00etan, ikasleen lanen aurkezpena
-12:00etan, irakasle gonbidatuaren hitzaldia
Bazkaria
-14:00etan, sukaldaritza, klase praktikoa
-17:00etan, itxiera hitzaldia

Gogora dezagun, parte hartzeko matrikula 200 pesotan dagoela aurten. Oraindik izena eman ez dutenek oraindik izen ematea egin dezakete universidadvascadeverano@gmail.com helbidean eta bihar, klaseak hasi baino lehen, parte hartzeko tramitea gauzatu. Beste alde batetik, eta programa honetatik kanpo, bi mintegi doako eskainiko ditu aurten Udako Euskal Unibertsitateak:

-Euskal Zinea, Carlos Gabilondo irakasle: otsailaren 13tik 16ra, arratsaldeko 5etatik 8etara. Antolatzaileek gomendatzen dute Gabilondok emango duen klasera ere joatea.
-Ekonomia. Euskal enpresen sarea, Jorge Beramendi irakasle: otsailaren 18tik 21era, arratsaldeko 5etatik 8etara. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia