Badator, hemen da Korrika 19 eta Euskal Herriko korrilariak bihar Urepelen ekingo diote euskararen eta AEKren euskaltegien aldeko lasterketari. Martxoaren 29a bitartean zazpi probintziak alderik alde zeharkatuko ditu lasterketak, gauez eta egunez, gelditu barik. Diasporan, aldiz, hasiak dira dagoeneko ekimen honen aldeko ekitaldiak eta datozen egunetan ere egingo dira makinatxo bat jarduera. Jarraian Diasporako Korrikak eman dituen argazkien bilduma eta datorrenaren berri.
Donostia-San Sebastian. Korrika bihar abiatuko da Urepeletik eta Euskal Herria zeharkatuko du datozen egunetan. Diasporan hasiak dira baina Korrikaren aldeko ekitaldiak, eta datozen asteetan makina bat herrialdetara zabalduko da lasterketa:
-Johanesburgo: aurrenekoz Korrika Hegoafrikaraino helduko da (martxoaren 21ean)
-Cancun, Mexiko: beste estrenaldi bat (martxoaren 21ean)
-Bartzelona (martxoaren 21ean)
-Berlin (martxoaren 21ean)
-Sydney (martxoaren 21ean)
-Shanghai (martxoaren 21ean)
-Montreal (martxoaren 21ean)
-New York (martxoaren 21ean)
-Medellin, Kolonbia (martxoaren 21ean)
-Txileko Santiago (martxoaren 21ean)
-Madril (martxoaren 22ean)
-Munich (martxoaren 22an)
-Dublin (martxoaren 22an)
-Estocolmo (martxoaren 22an)
-Valentzia (martxoaren 28a)
-La Plata (martxoaren 28a)
-Boise (apirilaren 25a)
-Habana (apirilean ere)
Jarraian izan direnen argazki kronika bat utziko dizuegu: