euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko da FEVAren Txalaparta Tailer birtuala, Gerorako musikarien eskutik; txistu eta txirulena, urrian

2020/09/11

FEVAk antolatutako Txalaparta Tailerra
FEVAk antolatutako Txalaparta Tailerra

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gerorako Gaspar Jaurenak eta Agustin Alonsok FEVAren kultur eskaintzaren baitan eskainiko dituzten txalaparta klaseak bihar hasi eta hurrengo bi larunbatetan garatuko dira. Itxialdia hasi denetik FEVAk antolatutako gainerako ekintzak bezala, Txalaparta Tailerra birtuala izango da eta modalitate honi jarraituz: lehenengo bi larunbatetan klaseak –bideo formatuan– FEVAren plataformara igoko dira; eta azken saioa berriz –kontsultak egiteko topaketa– Zoom plataforma bidezkoa izango da, irailaren 26an, goizeko 10etan. Xehetasunetarako, secretaría@feva.com.ar.

Euskal musika tresna tradizionalekin jarraituz, Txistu eta Txirula Tailerra ere antolatu du FEVAk urriaren 17rako. Ekimena, Fernando Zabalza, Santiago Chamorro eta Noe Fernandez Gerorako kideen ardurapean egongo da eta klasea hirutan, hiru ordutegi ezberdinetan eskainiko da, jende gehiagok parte hartu ahal izan dezan (ordutegiak oraindik baieztatzeke).

Gogora dezagun aipatutako musikariak Lurra eta Haizea izena duen Cordona hiriko Gerora Euskal Elkarteko kideak izateaz gain, Argentinan aitzindari izan zen Baietz musika taldea sortu zutela. Musika formakuntzadunak, aipagarria da autodidaktak izan zirela herrialde honetan oraindik nahiko ezezagunak diren euskal tresna hauek jotzen ikasterakoan.

Lurra eta Haizea Youtuben



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia