euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar abiatuko da Baionan Euskal Gizataldeen arteko Munduko XLII Mus Txapelketa, saioak datorren astean zehar

2019/10/11

Munduko Mus Txapelketa San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, Basque Cultural Center
Munduko Mus Txapelketa San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, Basque Cultural Center

PUBLIZITATEA

Baiona, Lapurdi. Partaideak hasiak dira heltzen hiriburu lapurtarrera eta bihar larunbata, nazio eta bikoteen aurkezpena egin ondoren egingo dute harrera afaria, segidan, igande goizean delegatuak bildu eta Txapelketako partidei 11etan ekiteko, Loreak hotela egoitza, Amestoya eraikinean. Ohi bezala, partidekin batera, egitarauaren barnean eskualdea ezagutzeko txango eta irteerak ere prestatu dira, hala nola Irulegiko sotoetara, Kanboko Arnagara, Ainhoa eta Larrunera, Bastidara, Biarritze eta Donibane Lohizunera edota Donapaleura, baita ere, esaterako, Lauak aeronautika enpresara ere.

Arituko diren herrialdeak: Argentina, Belgika, Kanada, Txile, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Mexiko, uruguai, Nafarroa, Venezuela, Peru eta Euskadi. Frantziak, antolatzaile gisa, eta Nafarroak, iazko txapeldun bezala, bi bikote izango dituzte.

Biarnoan eta Iparraldean egoitza duen Frantziako Mus Federazioa da urriaren 12tik 19ra garatuko den Munduko 42. Txapelketa honen antolatzailea.

PARTAIDEAK

Argentina
-Bikotea: Ignacio Rabufetti, Martin Lasarte
-Delegatua: Juan Martin Vicente
-Laguntzaileak: Maria Teresa Anitua, Jorge Rabufetti, Jorge Bisignano, Carlos Bisignano, Jose Macchi, Eduardo Recaredo Martin, Sonia Edith Villavicencio

Belgika
-
Bikotea: Asier Rodriguez, Ana Garcia
-Delegatua: Hervé Dupuy

Kanada
-Bikotea: Frank Altuna, Rufino Iribarren
-Delegatua: Frank Etchart
-Laguntzaileak: Rosa Elosegui, Antonieta Iribarren, Marisa Etchat

Txile
-Bikotea: Eusebio Gamio, Ramon Mendiburu
-Delegatua: Juan Carlos Lago
-Laguntzaileak: Maria Jesus Gamio, Gladys Herrera, Nancy Baez, Lucas Oyarzun, Juan Mendiburu, Alexandra Molina, Angélica Cofre

Espainia
-Bikotea: Carlos Ibañez Juarez, Jose Miguel Isidro Martin
-Delegatua: Andres Fernandez Estalayo

Estatu Batuak (AEB)
-Bikotea: Victor Albistur, Martin Irigoyen
-Delegatua: Jose Luis Urrutia
-Laguntzaileak: Pierre Etcharren, Denise Etcharren, Maria Urrutia

Euskadi
-Bikotea: Borja Ruiz, Ixone Ureña
-Delegatua: Jesus Gonzalez

Frantzia
-Bikote 1: Battitta Lapeyre, Ellande Idiart
-Bikote 2: Xabi Alcasena, Aitor Atchoarena

Mexiko
-Bikotea: Javier Echenique, Isidro Mendiburu
-Delegatua: Pablo A. Mendiburu
-Laguntzaileak: Ainhoa B Echenique, Mirensuri Echenique

Nafarroa
-Bikote 1: Timoteo Etxeberria, Jaione Otxandorena
-Bikote 2: Javier Apestegui, Liborio, Liborio Ariztia
-Delegatua: Juan Jose Cobos

Peru
-Bikotea: Juan Jose Meneses, Raul Noblecilla

Uruguai
-Bikotea: Martha Alicia Perdomo, Julio Cesar Garcia Denis

Venezuela
-Bikotea:Mariano Larrañaga, Jose Luis Ramos 

-Partidak egunez egun, hemen
-Egitarau osoa, Frantziako Mus Federazioaren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia