euskal diaspora eta kultura
2010/12/16
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Bi zatitan egongo da banatuta aurten Udako Euskal Unibertsitatearen programa. Alde batetik partaideek 'Euskal Herria ezagutzeko oinarrizko ikastaroa' egin ahal izango dute; beste aldetik, oinarrizko ikastaroa osatzen duen beste kurtso bat egongo da: 'Euskaldunen ibilbidea eta kultura'.
Ikastaroak gainditzeko gutxienez %90ko asistentzia --astelehenetik larunbatera arte, goizez eta arratsaldez-- eta eskolak bukatuta norberak aukeratutako gai bati buruzko idazlan bat egitea eskatzen da. Baldintza hauek betetzen dituztenek Udako Euskal Unibertsitateak emandako diplomak jasoko dituzte.
Ekintza berrien artean, aurten bi eguneko 'Kazetarientzako programa berezia' eskainiko da. Gainera, proposamen akademikoetatik kanpo, Llavallol-en dagoen Euskal Echea-ra txango bat egingo da otsailaren 5ean. Han instalazioak eta zaharren egoitza bisitatuko dira eta “Herri Kirolei” buruzko hautazko klaseak emango dira. Ikastaroaren amaiera otsailaren 11an izango da eta parte hartzaile guztiak hitzaldi eta kontzertu batera egongo dira gonbidatuta.
Udako unibertsitateko kurtsoetan izena emateko epea bihar bukatuko da. Inskripzioa goizeko 10etatik 12etara eta arratsaldeko ordu 2etatik 4etara egin daiteke, Sarandi kalean 735 zenbakian. Ikasle bakoitzak 100 peso ordaindu beharko ditu eta onarpenak mailaren bidez jasoko dituzte. Informazio gehiago eskuratzeko deitu Euskal Echeako telefonora: 4308 5401/3, edo idatzi helbide honetara: infouvv@euskalechea.org.ar.
Lotura interesgarriak
Euskal Echea Institutua
www.euskalechea.org.ar
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus