euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bihar 2014 NABO egutegi zozketaren azken eguna: parte hartzeko aski duzu email bat bidaltzea

2013/09/17

PUBLIZITATEA

Bihar da parte hartzeko azken eguna. Iritsi da zozketa eguna eta EuskalKultura.com-ek NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak urtero argitaratzen duen eskegiteko egutegiaren 2014ko edizioko bost ale banatuko ditu zozketan parte hartu nahi izan dutenen artean. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea zure datuekin. Bihar asteazkena 24:00etan amaituko da epea, ostegunean egingo da zozketa eta ostiraleko buletinean adieraziko dira irabazleak. Zorte on!

Donostia-San Sebastian. Egutegiak hamabi argazki handi eta dotore biltzen ditu, bana hilabete bakoitzeko, Euskal Herriko eta AEBetako Diasporako beste hainbeste irudi bildurik. Ingelesarekin batera, euskara dauka hizkuntza nagusi eta bi hizkuntza horietan agertzen dira esaterako, hizki handitan, hilabete bakoitzaren izena, aste-egunen izenen kasuan, adibidez, lau hizkuntzez badatoz ere, frantsesez eta gaztelaniaz baita ere, alegia.

Aurtengoan, euskal idazle eta liburuak izan da egutegiak urteko gai moduan hartutakoa. Honela, hilabetero, ingelesez euskaldunez, euskal gai batez edo euskal idazle batek euskaraz idatzi eta ingeleseratutako liburu bat biltzen da, Nevada-Renoko Unibertsitateko CBS edo Euskal Ikasketa Zentruko Argitalpen Zerbitzuak argitara emana.

Hau da hilabetez-hilabete eskaintzen den idazle eta liburuen selekzioa:

-Guillermo Zubiaga (NYen bizi den euskal komikilari honen trilogia, euskal bale ehizaren inguruan: ('The Flying whaleboat', 'Whale Island' y 'Joanes or the Basque Whaler')
-Beñat Etxepare (eta aurkezpenik behar ez duen bere 'Linguae Vasconum Primitiae', euskaraz argitaraturako lehenengo liburua, 1545ean)
-Mikel Morris (eta euskaldunduta aspaldi Zarautzen bizi den egile amerikar honen  'English-Basque' / 'Basque-English' hiztegiak)
-Mary Jean Etcheverry-Morton (eta Nevadan jaiotako jatorri baxenabartarreko emakume honen 'Oui, oui, oui of the Pyrenees', haurrentzako liburua)
-Warren Lerude (eta argazkilari saritu honek idatzitako 'Robert Laxalt', lagun ona zuen egile euskal-amerikarrik ezagunenaz)
-David Romtvedt eta Dollie Iberlin (biek idatzitako 'Buffalotarrak' liburuarekin; Buffalo, Wyoming-eko euskaldunen historia, bertan bizi diren bi egile hauek idatzitakoa, aurretik han argitara emana eta geroztik Renok berrargitaratua)
-Mark Kurlansky (eta 'The Girl Who Swam to Euskadi', estatubatuar kazetari honek argitaratu duen haur liburu bakarra)
-Philippe Veyrin (eta 'The Basques of Lapurdi, Zuberoa and Lower Navarre, Their History and Their Traditions', klasiko bat)
-Mari Jose Olaziregi (euskal literaturaren historia biltzen duen 'Basque Literature History'rekin)
-Olatz Gonzalez Abrisketa (antropologo bizkaitar honen 'Basque Pelota, A Ritual, An  Aesthetic' liburuarekin, bere tesia liburura moldatua)

Zozketan parte hartzeko

Zozketan parte hartzeko aski duzu emaila bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan 'Zozketarako' ipinita. Barnean idatzi behar dituzu zure izen-deiturak eta helbidea (kalea, herria eta herrialdea) eta telefonoa. 

Partaidetza bakarra onartuko da helbide elektroniko eta pertsona bakoitzeko.

Emailak jasotzeko azken epea irailaren 18a izango da, gaueko 24:00etan. Zozketa 19an egingo da eta emaitzak irailaren 20ean jakinaraziko dira buletinean eta webgunean. Errazagoa ezin! Izan zorte on!

-Mila esker NABOri bere lankidetzagatik
-Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentruaren liburuak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia