euskal diaspora eta kultura
2010/02/19
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Hauteskunde urtea daukagu 2010. hau FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna euskarazko izen historikoa daraman Argentinako Euskal Etxeen Federazioan. Federazioko lehendakaritza bi urtean behin berritzen den kargua da eta duela bi urte --ohikoaren kontra, zerrenda bakarra aurkeztu baita azken urte luzeetan-- elkarrekin lehiatu ziren bi zerrenda aurkeztu ziren orduan lehendakari zen Mariluz Artetxeren ordea hartzeko, ofizialista edo jarraikorra, Felipe Eiheragibel buru, eta alternatiboa, Alejo Martin buru. Oso tarte eskasarengatik irabazi zuen ofizialistak eta Felipe Eiheragibel eta bere zerrendak heienganatu zituzten lehian ziren karguak (ikus azkenean karguak).
Aurtengoan, berriro ere bi zerrenda lehiatuko direla ematen du. Gauden tenore honetan, bi zerrenda edo taldeetako kideek batasunaren aldeko deiak luzatu dituzte, zerrenda bateratu bat adostera deituz, baina ez dirudi inor lehendakaritza bestearen eskuetan utzi nahi duenik. Dena den, hori beranduenez otsailaren 28an argituko da, egun hori baita FEVAko estatutuaren 34. artikuluaren arabera osatutako hautagaitzak aurkezteko azkeneko eguna.
Proposamen berririk ez badago, bi hautagaitzetako buruak FEVAko egungo diruzaina den Ricardo Basterra eta Alejo Martin izango dira, hurrenez hurren, biak Buenos Aires probintziatik kanpokoak (egungo Felipe Eiheragibel ere hala da, baina hurbilagokoa, Santa Fe probintziako Rosariokoa): La Pampako hiriburu den Santa Rosako 'Zelaiko Euskal Etxea'ko lehendakaria da Ricardo Basterra (egun FEVAko diruzaina) eta Cordoba probintziako hiriburu den izen bereko hiriko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko lehendakaria Alejo Martin.
FEVAk martxoaren 20ean Buenos Airesko 'Laurak Bat' Euskal Etxean goizeko 9:30etatik aurrera egingo duen bileran, iazko txosten eta balantzeak onartzeaz gain, beste honako karguak berrituko dira lehendakariarenarekin batera: idazkaria, diruzaina, lau batzordekide eta hiru kontu ikuskatzaile.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus